Etiketa honen artxiboa: umorea

Euskararekin jolasean, meme lehiaketa egin dute Zarautzen

Memeak sare sozialetan bolo-bolo ibiltzen diren umorezko muntaiatxoak dira. Argazki berezi bat izaten da, testu kurioso batekin. Bada, horrelako txiste txiki piloa sortu dituzte euskaraz Zarautzen, Euskaraz Bizi egunaren bueltan.

Pasa den asteburuan antolatu zuen Euskaraz Bizi Eguna Zarauzko Euskal Herrian Euskarazek, eta haren bueltan meme lehiaketa egin zuten. Arrakasta izan du lehiaketak; ehun muntaia baino gehiago sortu dituzte zarauztarrek, EHEren jaia gai hartuta. Antza denez, Euskaraz Bizi eguneko bazkarian itzaletan jartzea izaten da zarauztarren gurarietako bat, eta patxaranak bere protagonismotxoa du. Hemen dituzue meme horietako batzuk:

Hemen dituzue meme guztiak ikusgai.

Euskararen aldeko diskurtsoak eta umorea

Gizartea aldatuz doala eta euskararen alde erabili izan diren argudioak zaharkituta daudela esaten dute soziolinguistika eta euskalgintza arloko

Gai hori umorez hartu duenik ere bada. Sare sozialetan publikatzen den ‘Alde edo alde’ komiki sorta ikustea besterik ez dago. Hona hemen bineta batzuk:

Aldeedoalde2

Aldeedoalde1

aldeedoalde3

Orain arteko komiki sorta guztiak, hemen.