Etiketa honen artxiboa: trebakuntza

2018rako asmoak

2017ko azken txanpan gaude. Datorren urtera begira, Euskara Zerbitzutik ere badauzkagu asmo berriak. Udalaren euskalduntzean urte nahiko berezia izango da datorrena:

  • Trebakuntzan pausotxo batzuk emango ditugu, Udal Euskaltegiarekin elkarlanean. Urtarrilean ikastaro orokor bat hasiko dugu udaleko hainbat langilerekin, eta HAZen ere ikastaro labur bat egingo dugu, euskarari astindu bat emateko.
  • 2018an euskarak udalean duen egoerari buruzko diagnostikoa egingo dugu, eta diagnostiko horrek emango dizkigu pistak datozen bost urteetarako Euskara Plana diseinatzeko. Horretarako udal langileoi parte hartzea eskatuko dizuegu, denon artean egingo baitugu euskarak gurean duen egoeraren argazkia.

Horretxek dira urte hasierarako gure asmoak. Astiro-astiro eta elkarri lagunduz emango ditugu pausuak. Batzuetan aldapa gogorren aurrean gaudela sentitzen badugu ere, egingo dugu!

Ondo-ondo amaitu urtea, eta indartsu eta irribarrez hasi 2018a!