Etiketa honen artxiboa: soziolinguistika

Lantokietan hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimenak fruituak ematen ari dira

BSH konpainiaren lantegia Gasteizen. / BERRIAEusleen metodologia erabilita, lanean hizkuntza ohiturak aldatzeko probak gero eta hedatuagoak dira. Zer da eusleen kontua, baina? Udaleko langile batzuk egina dute proba. Labur esanda, epealdi baten, lankideetako batzuk euskarari eusteko ardura hartzen dute, eta horrek “kutsatu” egiten du giroa, eta handitu egin ohi da euskararen erabilera. (iaz lankide guztiak eusle izan ziren udaletxeko bigarren eta hirugarren pisuan eta ikastetxeetako esperientziaren berri ere eman genuen beste baten)

BSH konpainiaren lantegia Gasteizen. / BERRIA

Bada, azken hileotan hamahiru lantokitan probatu dute metodologia hori, eta neurtu egin dute esperientziaren aurretik zegoen erabilera, esperientziaren ostekoa, eta handik hiru hilabetera neurtutakoa. Jasotako datuen arabera, eusleen metodologiarekin jardun eta hiru hilabetera 11,4 puntu hazi da euskararen erabilera.

Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk egin dute ikerketa.

Gaian gehiago sakondu gura baduzue, Soziolinguistika Klusterraren webgunean duzue albistea eta ikerketa beraren argitalpena.

Araban badaude euskara erabiltzeko aukerak

Argia astekarian argitaratu duten grafiko hau benetan deigarria da:

euskara erabiltzeko aukerak araban

Arabako datuak dira, Arabarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak, 2015 ikerketa soziologikoaren ondorioak. Arabarren % 20 elebidunak dira, eta zifra hori gorantz doa azken urteotan. Hori horrela izanik, euskara erabiltzeko aukerak ere handituz doaz, baina badirudi ez direla guztiz aprobetxatzen. Hizkuntza ohiturak oso errotuta daudela azaldu du ikerketan parte hartu duen Asier Etxenike soziologoak.

Gurera etorrita, Durangon ikerketa bera eginez gero, zelako datuak izango genituzke? Elebidun kopurua handiagoa da gurean (% 49 da elebiduna eta % 27 elebidun hartzailea); euskara erabiltzeko aukerak aprobetxatzen ditugu? Eta udalean bertan?

Gehiago sakondu gura baduzue, hemen lotura batzuk:

Arabako ikerketaren erreportajea, Argian

Durangoko datu soziolinguistikoak, blogeko iazko albiste baten