Etiketa honen artxiboa: siglak

Siglak zelan idatzi (5 minutuko ikastaroa)

Gaurkoan, siglei buruzko ohar labur batzuk gurean:

  • Letra larriz idazten dira, tartean punturik barik:

BFA, AEK, DK…
*B.F.A., A.E.K., D.K.

  • Sigla bat testu baten lehenengoz idazten dugunean, siglaren azalpena ematea komeni da (batez ere oso erabilia ez denean, baina inoiz ez dago soberan)

Durango Kirolak (DK) erakunde autonomoak hainbat ikastaro antolatu ditu udaberrirako

  • Deklinatzeko garaian, ahoskeraren arabera deklinatzen dira, eta atzizkia marratxo barik jartzen da gehienetan

ELAk eta LABek elkarretaratzea deitu dute
*ELAk eta LABk elkarretaratzea deitu dute

  • Kasu batzuetan marratxoa jarri behar da:

 1. Siglaren amaieran eta atzizkiaren hasieran letra bera dugunean:

DK-ko zuzendariak ezin izan du batzarrera etorri
AEK-k 20.Korrika inoiz baino jendetsuagoa izan dela adierazi du

2. Maiuskulaz idazten diren testu zati eta izenburuetan

EAE-KO POPULAZIOAREN HAZKUNDEA
HAZ-EN HAS DAITEZKEEN TRAMITEEN ZERRENDA