Etiketa honen artxiboa: mintzanet

Ikasturtea laster hasiko da euskara ikasi edo hobetu gura dutenentzat ere

Iraila erronka berriei ekiteko sasoia izaten da, ikastaroetan edo gimnasioan izena ematekoa, baita euskara ikasi eta hobetzekoa ere. Euskaltegietan matrikulazio epea zabalik dago, eta klasera joan ordez euskara praktikatzeko Berbalagun eta Mintzanet moduko ekimenetan parte hartu gura duenak ere aukera du izena emateko. Bestalde, gogoratu langile publikoek irailaren 18ra arte daukazuela aukera hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko IVAPen azterketetan izena emateko; argibideren bat gura baduzue, deitu Eli Txurrukari (1082 da bere telefono luzapena). Gogoratu  IVAPen ikastaroetan izena emateko sasoia maiatzean izaten dela.

Hauexek dira euskara ikasteko ber-bertan ditugun aukerak:

Gogoratu euskara ikasteagatik diru-laguntzak ematen dituela Durangoko Udalak.

Euskara praktikatu eta hobetzeko, berriz, bi aukera eder ditugu eskura:

  • Berbalagun, taldean batu eta astean behin euskaraz lagungiroan berba egiteko ekimena.
  • Mintzanet, ordenagailu bidez, on line, euskara praktikatzeko eta euskara praktikatzen laguntzeko ekimena.

Informazio honek zuentzat eta zuen inguruko edonorentzat balio du! Animatu ingurukoak!

Euskara praktikatzeko ekimenak martxan!

Asteazken honetan Berbalagun eta Mintzanet egitasmoen aurkezpena egin dute Durangon. Euskara praktikatu gura dutenek eta bide horretan laguntzaile izan gura dutenek osatutako ekimenak dira biak. Berbalagunen hitzordua -normalean astean behinekoa- bertatik bertara egiten da, eta Mintzaneten, on-line egiten da solasaldia. Bideo honetan partaideek eurek azaltzen dute zer den Mintzanet:

Berbalagunen izena emateko 639 400 786 telefonora deitu dezakezue, edo durangaldea@aek.org helbidera idatzi. Mintzaneten parte hartzeko, berriz, mintzanet.net atarian eman dezakezue izena.

Udalean ere badugu euskara praktikatzeko Kafelagun egitasmoa. Oraingoz, taldetxo bat batzen gara ateazkenero kafea hartu eta euskaraz berba egiteko. Badakizue, interesa edukiz gero, idatzi egidauze trebatzailea@durango.eus helbidera, eta antolatuko ditugu talde gehiago!