Etiketa honen artxiboa: lekukoa

Korrikaren lekukoa gure eskuetan!

Pasa den ostiralean, eguzkia lagun, 20. Korrikari ongietorria eman genion udaleko langileok eta Udal Euskaltegiko ikasleek. Giro ederra izan genuen, eta hemen dituzue argazkiak, nerbioz eta adrenalinaz betetako momentuen erakusgarri! Korrika joan da, eta orain guri egunero lan egitea dagokigu. Aurretik, oporrak. Ondo-ondo pasa, eta laster arte!

 

Korrikaren hasiera eta Durangorako planak

Urtza Errazti, atzo, Korrikako lekukoa hartzen lehena, Otxandion.

Badabil Korrika; badabiltza, tipi-tapa gelditu barik. 20. Korrikak bere bidea hasi zuen atzo Otxandion. Datorren asteko igandean, apirilaren 9an helduko da Iruñera, eta Durangotik, dakizuen bezala, astebete barru, apirilaren 7an pasako da.

Udaleko langileon kilometroan lekukoa nork eroango duen erabakitzeko bozketa egin dugu asteon, eta 44 pertsonen botoak jaso ditugu! Puntu gehien hiru lankide hauek jaso dituzte: Maite Euba, Nagore Uribe-Etxeberria eta Esteban Urain! Zuek hirurok izango duzue, beraz, Korrikako lekukoa eroateko ohorea. Zorionak!!

18:45 aldera sartuko da Korrika Durangora, eta ordubete lehenago, 17:45ean familia argazkia aterako dute Andra Marian. Udaletxean elkartu eta batera joan gaitezke Andra Mariara, eta gure kilometrorantza, Sasikoa kalera. Badator!!

DURANGOKO EGITARAUA – apirilak 7, ostirala

17:45 – Familia argazkia Andra Marian
18:45 – Korrika badator
19:30 – Triki-batukada potoea Andra Mariatik hasita
21:30 – Korrika afaria Plateruenan. Nagusiek 15 euro, umeek 6. Txartelak salgai daude Plateruenan eta Abarrak euskaltegian.
23:00 – Korrika Jaia, Dj Bull

Korrikako lekukoa Sasikoa kalean hartuko dugu. Nork? Bozka ezazu!

20.Korrika ostegun honetan hasiko da Otxandion, eta Durangora etorriko denerako dena prest dago! Apirilaren 7an, ostirala, helduko da Korrika Durangora, 18:45 aldera. Herri barruko ibilbidea zatitu dute, eta udaleko langileok Sasikoa kalean hartu behar dugu testigua, Frai Juan Zumarraga institutu atzean. Hona hemen planoa:

Ikusten duzuenez, udal arduradunek pasako digute lekukoa. Baina nork eroango du? Duela urte bi bezala, hauteskundeak egingo ditugu lekukoa zer bi pertsonek eramango duten erabakitzeko. Lotura honetan dituzue hautagaiak, eta hiru pertsona aukeratu behar dituzue; bati hiru boto eman, besteari bi, eta hirugarrenari boto bat.

Ostegunera arte -15:00ak- edukiko duzue aukera botoa emateko, eta ostiralean emango dugu emaitzen berri, blogean.

Korrika egunean bertan 18:00ak aldera geratu era arineketan egin aurretik tragotxo bat hartzeko hitzordua egingo dugu.

KORRIKA KULTURALA

Bestalde, aipatu behar dugu asteon ekitaldi bi izango ditugula Durangon, Korrika Kulturalaren baitan:

Korrikako errifa eta gure lekukoa. Nork eroango du?

Kaixo, guztioi!

Agertu da Korrikako errifaren irabazlea! Udaltzaingoko Imanolek lortu du saria, 122 zenbakiarekin. Zorionak, Imanol!!

Eta, berriro ere, eskerrik asko errifak saltzen eta erosten parte hartu duzuen guztioi!!

Orain apirilaren 7ari begira jarri behar gara: nortzuk egongo gara gure kilometroan arineketan egiteko? Oraindik izena eman ez baduzu, bidali mezua trebatzailea@durango.eus-era. Martxoaren azken astean “hauteskundeak” egingo ditugu, udaleko langileen lekukoa nork eroango duen erabakitzeko!

Gogoratu, apirilaren 7an, 19:00ak bueltan helduko da Korrika Durangora. Laster izango dugu ibilbidearen berri!