Etiketa honen artxiboa: lehiaketa

Korrika badator! Parte hartu ‘Egin klika!’ lehiaketa berezian!

Aste bi barru, apirilaren 4an irtengo da Garestik 21.Korrika. Ehundaka kilometro egin eta gero, Durangora apirilaren 13an helduko da, 19:00ak inguruan, eta biharamunean, apirilaren 14an iritsiko da helmugara: Gasteizen jai erraldoi batekin agurtuko dute euskararen aldeko lasterketa. (Hemen duzue 21.Korrikako ibilbidea)

Korrika datorrela eta, lehiaketa berezia antolatu dugu aurten. Bost galdera hauek erantzuteko prest? Erantzuten duzuenon artean Korrikako materiala eskuratzeko 50 euroko bonoa zozkatuko dugu!

Erantzuteko, post honetan iruzkina idatzi dezakezue edo trebatzailea@durango.eus helbidera bidali erantzuna.

Zelan eragin euskara erabil dadin?

Galdera horri erantzun guran egindako bideoa duzue hauxe. Urrats eta keinu txikiekin euskararen erabilera bultzatu daitekeela erakutsi gura izan dute Berbaro elkartetik jaiotako Itzartu gazte taldekoek.

Itzartu gazte taldea Euskararen Ginkana lehiaketan parte hartzen dabil, eta ginkana horretako proba baten aitzakian sortutako bideoa da hau.