Etiketa honen artxiboa: legeak

Legeak testuan sartzeko pare bat aholku (5 minutuko ikastaroa)

Sarritan legeen aipamenek datu asko izaten dituzte:

  • legearen zenbakia
  • noiz onartu zen
  • zer arautzen duen
  • zein artikuluek xedatzen duen testuan idatzi duguna

Informazio hori guztia oztopoa izan daiteke ulergarritasunarentzat:

Gaztelaniaz: (…) de conformidad con lo dispuesto en el artículo 333.3 y 29, respectivamente, del Real Decreto Legislativo 3/2011, de 14 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Contratos del Sector Público.

Euskaraz: (…) horrela ezartzen baitute Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegileko 333.3 eta 29.artikuluek.

PARENTESIA:

Irakurleari testua errazteko, legearen zati bat parentesi artean jar dezakegu. Informazio osagarria izan daiteke, adibidez, legea onartu zen eguna eta arautzen duen gaia:

(…) horrela ezartzen baitute 3/2011 Errege Dekretu Legegileko 333.3 eta 29.artikuluek (azaroaren 14ko errege dekretua, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena).

IZARTXOA:

Legea testutik guztiz ateratzea parentesiaren hurrengo pausua izango litzateke. Gaztelaniazko testuetarako ere baliagarria da. Adibidea:

Familia ugari mota Hobaria ehunekotan   Tipo de familia numerosa % Bonificación
Orokorra     General
Familia ugariaren arbaso-izaera duten pertsonek  lanbide arteko gutxieneko soldataren 3,5 arteko oinarri ezargarria dutenean PFEZ-n (14 ordainketa) (familia ugariak babesteko 40/2003 Legearen 2. artikuluaren arabera) % 60 Cuando la/s persona/s que ostenten la condición de ascendientes/s de la familia numerosa (según el art. 2 de la Ley 40/2003 de protección a las familias numerosas) tengan una base imponible general en el IRPF hasta 3,5 veces el salario mínimo interprofesional en cómputo anual (14 pagas) 60%
Familia ugariko jatorria duten pertsonak*, euren PFEZ-eko oinarri ezargarria (14 ordainketa) honako kopuruen artean dagoenean: lanbide arteko gutxieneko soldata bider 3,5 baino gutxiago. % 60 Cuando la/s persona/s que ostenten la condición de ascendientes/s de la familia numerosa* tengan una base imponible general en el IRPF hasta 3,5 veces el salario mínimo interprofesional en cómputo anual (14 pagas) 60%
*Familia Ugariak Babesteko 40/2003 Legearen 2.artikuluaren arabera.
* Según el art. 2 de la Ley 40/2003 de Protección a las Familias Numerosas  

Gogoratu! Testu juridikoek izen propioak dituzte eta maiuskulaz idatzi ohi dira:

 – 7/1985 Legea, 3/2011 Errege Dekretua…

 Kode edo zenbaki barik idazterakoan, aldiz, ez dira letra larriz idazten:

 – Aurreko puntuan aipatutako errege dekretuak, bere 14.artikuluan ezartzen du…

 

Ez da gai erraza legeena! Ea denon artean samurragoa bihurtzen dugun!