Etiketa honen artxiboa: klika

21.Korrikaren mezua: euskaraz egin, eragin eta egin arazteko deia

Atzo Gasteizen egin zituen azken pausuak 21.Korrikak. Maialen Lujanbio bertsolari eta Euskal Herriko txapeldunak idatzi du hamaika egunez sekretupean eta Korrikako lekukoaren barruan egon den mezua. Hitzak josten eta ideiak transmititzen abila da, benetan, Lujanbio. Bideoaren lehen minutuetan eta beheko testuan duzue bere mezua; euskara gizartearen ardatzean egon behar dela dio, hain sinple baina hain konplexu.

Bertsoak eta herri bazkaria, besteak beste, Durangon 21.Korrikari harrera egiteko

Apirilaren 13an, amaitu bezperan, helduko da Korrika Durangora, arratsaldeko 18:55ean. Egun horretarako egun osoko egitaraua prestatu du korrika batzordeak, bazkaria ere tartean, eta txartelak salgai daude! Aurretik ere Korrikaren inguruan herria girotzeko ekitaldiak izango ditugu:

  • APIRILAK 11, OSTEGUNA

19:00etan, Bertso Korrika Plateruenan: Onintza Enbeita, Manu Goiogana, Aitor Bizkarra eta Gorka Pagonabarraga. Gai-jartzailea: Leire Vargas.

  • APIRILAK 12, OSTIRALA

Goizean, Korrika Txikia Durangoko kaleetatik: Jesuitetan hasiko da, eta ikastetxez ikastetxe joan eta gero, Kurutziaga ikastolan amaituko da.

  • APIRILAK 13, LARUNBATA

12:00etan, triki poteoa, Andra Marian hasita.

14:30ean, Korrika Bazkaria Plateruenan. Tiketak salgai daude AEK-ko Abarrak euskaltegian. (Nagusien menua 15 € eta umeena 6€), Bazkalostean, jolasak eta euskal kanten bingoa.

18:55ean, KORRIKA!

 

Korrika badator! Parte hartu ‘Egin klika!’ lehiaketa berezian!

Aste bi barru, apirilaren 4an irtengo da Garestik 21.Korrika. Ehundaka kilometro egin eta gero, Durangora apirilaren 13an helduko da, 19:00ak inguruan, eta biharamunean, apirilaren 14an iritsiko da helmugara: Gasteizen jai erraldoi batekin agurtuko dute euskararen aldeko lasterketa. (Hemen duzue 21.Korrikako ibilbidea)

Korrika datorrela eta, lehiaketa berezia antolatu dugu aurten. Bost galdera hauek erantzuteko prest? Erantzuten duzuenon artean Korrikako materiala eskuratzeko 50 euroko bonoa zozkatuko dugu!

Erantzuteko, post honetan iruzkina idatzi dezakezue edo trebatzailea@durango.eus helbidera bidali erantzuna.