Etiketa honen artxiboa: kilometroa

Korrikako errifa eta gure lekukoa. Nork eroango du?

Kaixo, guztioi!

Agertu da Korrikako errifaren irabazlea! Udaltzaingoko Imanolek lortu du saria, 122 zenbakiarekin. Zorionak, Imanol!!

Eta, berriro ere, eskerrik asko errifak saltzen eta erosten parte hartu duzuen guztioi!!

Orain apirilaren 7ari begira jarri behar gara: nortzuk egongo gara gure kilometroan arineketan egiteko? Oraindik izena eman ez baduzu, bidali mezua trebatzailea@durango.eus-era. Martxoaren azken astean “hauteskundeak” egingo ditugu, udaleko langileen lekukoa nork eroango duen erabakitzeko!

Gogoratu, apirilaren 7an, 19:00ak bueltan helduko da Korrika Durangora. Laster izango dugu ibilbidearen berri!

Udaleko langileok eta Korrika

Hasi gara apurka-apurka 20.Korrikarako motorrak berotzen! Taldetxo bat sortzen gabiltza apirilaren 7an udal langileon testigua eroateko, eta datorren astean kilometroa erosteko errifak saltzen hasiko gara!

Hona hemen Korrikako prestaketetako egutegia:

  • Datorren astean, zozketarako txartelak saltzen hasiko gara. 300 txartel jarriko ditugu salgai, 2 eurotan. Saria Korrikako materiala erosteko 75 euroko bonua izango da.
  • Martxoaren 13an egingo dugu zozketa
  • Martxoaren 22tik 24ra lekukoa nork eroango duen erabakitzeko bozketa egingo dugu.

Beraz, egiteko bi dauzkagu: errifak saltzea eta apirilaren 7ko taldea sortzen jarraitzea. Zozketarena martxan jartzeko datorren astean jarriko gara zuekin harremanetan.  Parte hartzeko prest zaudete? Horrela bada, edo edozein iradokizun/ideia helarazi gura baduzue, idatzi trebatzailea@durango.eus helbidera!