Etiketa honen artxiboa: kale erabilera neurketa

Bideoan batu dituzte euskararen erabilera neurketei buruzko datuak

Soziolinguistika Klusterrak egin du bideoa, eta bertan, kale neurketak zelan egiten dituzten azaltzeaz gain, azken hamarkadetan euskararen erabilerak izan duen bilakaera eta gaur egungo egoeraren irakurketa egin dute.

Duela hamar urtetik beheraka doa euskararen erabilera kalean

Soziolinguista Klusterrak emaitzekin egindako grafikoetako bat

Topea jo al du euskararen erabilerak? Formula berriak aurkitzeko garaia ote da? Azken datu soziolinguistikoen berri izaten ari gara; aurreko baten VI.Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak izan genituen berbagai, eta gaurkoan,berriz, Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herri mailan egindako kale neurketa dugu hizpide.

Titular eta grafiko ugari utzi ditu neurketa horrek. Azpimarragarri batzuk hemen:

  • Neurtutako elkarrizketa guztietatik┬á %12,6 izan dira euskaraz. -Guztira 515.260 solaskide behatu dituzte-.
  • Euskararen erabilerak adin-tarte guztietan egin du behera 2013tik 2017ra
  • 1989an lehen neurketa egin zutenetik 2006ra gorantz egin zuen erabilerak, baina azken hamar urteetan behera egin du
  • Azken bost urteetan Arabako kaleetan baino ez da igo euskaraen erabilera

Gaian gehiago saltseatu gura baduzue, hemen duzue Soziolinguista Klusterraren txostena