Etiketa honen artxiboa: izenzalekeria

Izenzalekeria (5 minutuko ikastaroa)

Testuinguru formaletan aditzak izen bihurtzeko joera dago, horrela jasoago idazten dugulakoan. Estilo hori gramatikalki zuzena da, baina euskaraz naturalagoa da aditza erabiltzea, eta ulergarritasunari ere mesede egiten dio.

Ikusi adibide hauek:

Bibliotekak antolatu duen lehiaketaren helburua 30 minutuko lan baten sorkuntza da
Bibliotekak antolatu duen lehiaketaren helburua 30 minutuko lan bat sortzea da

Musika eskolako matrikularen berriztapena automatikoki egingo da
Musika eskolako matrikula automatikoki berriztatuko da

Informatikariek TAO programa informatikoa itzaltzeko eskaria egin dute, programa horren eguneraketarako
Informatikariek TAO programa informatikoa itzaltzeko eskatu dute, programa hori eguneratzeko