Etiketa honen artxiboa: ingalaterra

Ingelesa eta marokoarra, euskaraz elkarrekin

An Englishman and a Moroccan met on a bus a few years ago and since then they have only only communicated in Basque. Ingalaterrako mutila eta Marokoko beste bat ezagutu ziren autobus batean. Orduan eta ordutik aurrera euskaraz bakarrik ein dabe euren artean. Argi daukate, Euskal Herrian euskaraz! Euskara da gure territorio libre bakarra!

Nai-post ni Olabe noong Biyernes, Agosto 25, 2017

Sare sozialetan jarri dute bideoa, eta dagoeneko 15.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu!

Joseba Attard eta Mohamed Amine dira; bata jaiotzez Ingalaterrakoa, eta bestea, marokoarra.  Duela lau urte, autobus baten ezagutu zuten elkar. Hasieran frantsesez hasi ziren berbetan, eta konturatu zirenean biek euskaraz zekitela, euskarara salto egin zuten. Lagunak egin ziren, eta ordutik euskaraz izan da euren arteko harremana. Joseba duela hamar urte etorri zen Elorriora bizitzera, eta Mohamed duela bost urte.

Olabe proiektuaren Facebook orrian argitaratu dute bideoa. Olabe Eako Bedarona auzoan dagoen baserria da, eta bertan, Joseba eta bere familia auzolanerako eta elkarbizitzarako espazio bat sortzen dabiltza.

Bideoaren berri izan eta gero, Gaztea irratiko kideek Joseba eta Mohamedengana jo dute, eta elkarrizketan euren laguntasunaren nondik norakoak kontatu dituzte.