Etiketa honen artxiboa: igorre

“Euskararen armariotik” irtengo dira igorretarrak, gaurtik abenduaren 3ra bitartean

Baietz 23 egun euskaraz erronka hasiko dute gaur Igorreko herritarrek. Abenduaren 3ra -Euskararen Eguna- bitartean, euskaraz berba egiteko dituzten aukera guztiak aprobetxatzeko ekimena izango da. Hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz antolatutako egitasmoa da.

Txapekin identifikatutako hiru figura sortu dituzte:

  • Ahobizi: Euskarazko jokaera aktiboa hartuko duten herritarrak. Euskaraz egingo diete ulertzen dutenei.
  • Belarriprest: Dakienari euskaraz berba egiteko gonbitea egingo diote, nahiz eta eurek erderaz erantzun.
  • Barrebizi: Euskeraz jakin ez arren eta ulertu ez arren, euskararekiko jarrera positiboa erakutsiko dute. Pozik daude inguruan euskaraz entzuten dutenean.

Hemen duzue ekimena aurkezteko egin duten bideoetako bat:

Informazio gehiago, hemen.

Leo Turiño kubatarraren bizipenak: euskara ikasle izatetik irakasle izatera

Igorreko euskaltegiko ikasleentzat eredu da Leo Turiño. Kubatik etorri zen Igorrera bizitzera, eta hiru urtez euskara ikasi eta gero, euskaltegiko ikasle izatetik irakasle izatera pasa zen. Bere esperientziaren berri eman du elkarrizketa honetan: