- Kontzeptuak behin eta berriro ez errepikatzeko
- Esaldi luzeegiak zatitu eta ulergarritasuna irabazteko
- Lehenago esandako kontuei erreferentzia egiteko edo ondoren datozenak aurkezteko
Kasu horietarako guztietarako oso baliagarriak dira erakusleak; hau, hori, hura, hauek, horiek….
Baina noiz ibili zein?
Gertutasunaren arabera, hiru gradutan bereizten dira erakusleak:
|
Singularra
|
Plurala
|
1.gradua
|
Hau, honek, honi, honen |
Hauek, hauek, hauei, hauen |
2.gradua
|
Hori, horrek, horri, horren |
Horiek, horiek, horiei, horien |
3.gradua
|
Hura, hark, hari, haren |
Haiek, haiek, haiei, haien |
Graduaren arabera, honako funtzioak bereiz ditzakegu:
-
1. graduko erakusleak: (HAU, HONEK, HONETAN… )
a) Ondotik datorren informazioari erreferentzia egitea
Adibidez:
– Baimena lortzeko honako baldintza hauek bete behar dira: Durangoko elkarte bateko kide izatea, 18 urtetik gora eduktizea…
– Dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte HAZen: NANaren fotokopia, eskabide-orria…
b) Testuaren gai orokorrari erreferentzia egitea
Adibidez:
– (Ordenantza baten barruan) Ordenantza honen xedea hiri-bideen erabilera arautzea da.
– (Testu osoan Durango Alokairua programari buruz gabiltzanean) Programa honetan etxea alokatu gura duten herritarrek eta etxeen jabeek parte har dezakete.
-
2. graduko erakusleak: (HORI, HORREK, HORRETAN… )
Arinago idatzi ditugun idatzitako kontzeptuei erreferentzia egiteko.
Adibidez:
– Berdintasun Planaren diseinua egiteko parte-hartzean oinarritutako prozesu bat landu dugu eta prozesu horretan egindako lanarekin txostena osatu dugu
– Ordaindu beharreko zenbatekoa dagokion Ordenantza Fiskalean jasoko da. Ordainketa hori gauzatzeak ez du esan nahi ibilgailuak gune berean aparkaturik segi dezakeenik, aitzitik, berehala kendu beharko da handik.
-
3. graduko erakusleak: (HURA, HAIEK, HAREN…)
Testuan lehenago esandako kontzeptua urrun gelditu zaigunean.
Adibidez:
– Jaiak prestatzeko lehen batzarra martxoaren 2an izan zen. Batzar hartan, iazko San Faustoen balorazioa irakurri eta lehen proposamenez berba egiten hasi ginen.
– Azterketariak esandako baldintzak betetzen ez baditu, epaimahaiak baztertutakoen zerrendan sartuko du hura.