Etiketa honen artxiboa: hiztegia

HiztegiAPP, mugikorrean edonoiz kontsultatzeko hiztegia

Mugikorrean instalatzeko aplikazio interesgarri baten berri dakargu gaurkoan.

Elhuyarrek 36 hizkuntza-baliabide baino gehiago barneratzen dituen HiztegiAPP aplikazioa garatu du, eta kontsulta bakarrean hiztegi bat baino gehiagoren emaitzak ikusteko aukera ematen digu: Elhuyar, Euskalterm, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua

Mugikorretako bertsio guztietan instalatu daiteke. Hemen duzue informazio gehiago.

Elhuyarrek bere hiztegi soila ere badu aplikazioan.

Berri onak, beraz! Aplikazio horien laguntzarekin Euskaltzaindiaren Zalantza Argiketa Zerbitzuko kide izan ahalko gara guztiok!

Hanka-sartzeak itzulpenetan

Kartel honen berri izan duzue? Azken astean bolo-bolo ibili da Euskal Herriko mugikorretan eta sare sozialetan:

Goikoaren tamainako hanka-sartzeak agian ez, baina sarri euskaldun batek bigarren irakurraldia egin barik inprimatutako kartelak ikusi ohi ditugu han eta hemen. Eskandalizatu egiten gara, eta batzuek barregura ere eragiten digute, baina, azken finean,  gure hizkuntza normalizatuta ez dagoen seinale dira.

Udal hiztegiari errepasotxoa (5 minutuko ikastaroa)

UDALA

    • Durangoko Udala erakundearen izena da, eta biak maiuskulaz idazten dira.
    • ‘Udala’ hitza bakarrik doanean, ez da izen propioa, eta minuskulaz idazten da. Adib: “Durangoko eta Abadiñoko udalek akordioa sinatu dute”
  •  Udala eta udaletxea ez dira gauza bera: udala erakundea da, eta udaletxea, eraikina

 

KARGUAK / LANPOSTUAK

Minuskulaz: zinegotzia, teknikaria, zuzendaria, alkate andrea, alkateordea, idazkaria…

 

SAILAK

Berdintasun saila ala Berdintasun Saila? Biak onartzen ditu Euskaltzaindiak.

Sailei buruz orokorrean berba egiten dugunean, minuskulaz: “Hainbat sailetako arduradunak deitu dituzte batzar horretara”

 

‘ADMINISTRAZIOA’ hitza

Botere-antolamendu baten edo haren mendeko zerbitzu publikoak adierazteko termino generikoa da. Bakarrik doanean, maiuskulaz idazten da.

Adib: “Erabaki hori Administrazioak hartu behar du”
“Bai, Administrazioan lan egiten du, baina ez da funtzionarioa”

 

DEKRETUAK ETA LEGEAK

Izen propioa direnean, maiuskularekin: 3/2011 Errege Dekretua, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena

Bestelakoetan, minuskularekin: Diru-laguntza eman diogu elkarteari, dekretu bidez.

 

ZUZENKETETATIK HARTUTAKO BERBA BATZUK

Informea= txostena

Indikadorea= adierazlea

Diru-partida= diru-atala

Ingreso= diru-sarrera

Diru-laguntzak (gidoiarekin idazten da)

Talde durangarra=> Durangoko taldea (-ar atzizkia pertsonekin erabiltzen da)

San Fausto jaiak= sanfaustoak elkarrekin idazten denean, minuskulaz idazten da, sanferminen moduan. San Fauso jaiak eta sanfaustoak.

Turistentzako ingelesa-euskara hiztegia

Uda bete-betean gaude, eta dagoeneko lagun batzuk joan zaizkigu oporretara!

Turismo Bulegoan ere hasi dira kanpoko jendearen mugimendua igartzen; kalian gora, kalian behera ibiltzen dira, Durango bisitatzen.

Turista ingelesek euskarazko berba batzuk ikasteko honako hiztegi berezia dabil sare sozialetan bolo-bolo. Oinarrizko hitzak ikasteko baliagarria izan daiteke!

Euskara-ingelesa