Etiketa honen artxiboa: galdetegia

‘Euskara eta lana’ galdetegiko emaitza batzuk

Uztailean diseinatutako ‘Euskara eta lana’ galdetegiko emaitza batzuk konpartitu gura ditut zuekin. Guztira 38 lagunek erantzun dituzue galderak, eta ondorio interesgarriak daude, adibidez, ondoko grafiko hauetan:

1-euskaraz-berbetan-eroso

Galdetegia erantzun duten langile gehienak euskaraz eroso xamar ibilitzen dira berba egiterakoan, baina idazterako orduan, grafikoko koloreak aldatu egiten dira. Laurdenak baino gehiagok euskaraz idazterakoan ziurgabetasunen bat izaten duela azaldu du, eta % 13,2k ez dela batere eroso sentitzen. Astiro-astiro eta etsi gabe egin beharreko pausuak dira, eta animo denoi! Gu, Euskara Zerbitzuko kideok laguntzeko gaude.

2-euskaraz-idazten

Euskara lantzeari buruz, ikastaroren bat jaso ahal izateko asti falta nabarmendu dute galdetegia erantzun duten langile askok. Horrez gain, erdiak baino gehiagok lanketaren bat egingo lukeela dio. Oraingoz ‘5 minutuko ikastaroak’ izaten dira formazio aldetik gure eskaintza, baina sortu daiteke bestelako ikastaroren bat egiteko aukera. Proposamenak izanez gero, bidali birritan pentsatu barik!

3-euskara-landu-nahi

Azkenik, hizkuntza ohituren inguruko grafikoa hemen. Horia da zati handiena, euskara eta gaztelania antzera erabiltzen dutela erantzuten dutenen gazta zatia. Apurka-apurka, euskara lankideen arteko hizkuntza izateko pausuak ematen gabiltza, eta elkarren artean egingo dugu! Bihar ez, ezta etzi ere, baina baietz urte batzuk barru beste kolore batzuk ikusi!

4-lankideen-arteko-ohiturak

Durangoko dendetan erabiltzen den hizkuntza aztertzen dabiltza

ITG euskara taldea ikerketa egiten dabil Durangon, bertako komertzioetan zein hizkuntza ohitura dauden ezagutzeko. Horretarako galdetegi bat prestatu dute, eta kale-inkestak egiten dabiltza. Gainera, galdetegia internet bidez erantzuteko aukera ere badago.

Dendetako harremanen inguruko lanketa egiten dabil azkenaldian ITG,  ‘Salerosketak be, euskeraz’ kanpainarekin. Hilero iPad-ak zozkatzen dituzte erosketak euskaraz egiten dituzten herritarren artean.

'Salerosketak euskaraz' kanpaina bultzatzen du ITGk (Argazkia: anboto.org)

(Argazkia: anboto.org)