Etiketa honen artxiboa: ezta ere

ERE (5 minutuko ikastaroa)

Gogoratu ERE lokailuak elementu berri bat indartzen duela, eta beti erreferentziazko hitz horren atzean egongo dela, ondo-ondoan.

Aitor etorri da ERE                                                                                              Aitor ERE etorri da

Datorren astean bilera egongo da ERE                            Datorren astean ERE bilera egongo da

 

Kontuan eduki beharreko zenbait ohar:

  1. Begiratu perpausaren aditza agerian dagoen edo ez. Agerian badago, ERE partikula bakarrik erabili behar da (ez dira zuzenak ERE BAI, ERE EZ, BAITA… ERE, EZTA… ERE). Adibidez:

Bilbora ERE BAI joan nahi du                                                                  Bilbora ERE joan nahi du

EZTA alkateak ERE ez du horren berri izan                        Alkateak ERE ez du horren berri izan

 

2. Aditza ezkutuan dagoenean, ERE BAI, ERE EZ, BAITA… ERE, eta EZTA ERE erabili behar dira. Adibidez:

Amak badaki, eta aitak ERE                               Amak badaki, eta aitak ERE BAI (BAITA aitak ERE)

BAITA ERE / EZTA ERE formekin kontuan eduki gehitzen gabiltzan elementua tartean joan behar dela, EREren aurrean. Adibidez:

Maria bibliotekara joan da, BAITA ERE Jon                 Maria bibliotekara joan da, BAITA Jon ERE

Maria bibliotekara joan da, Jon BAITA ERE

 

3. ERE partikularekin batera BAI / EZ osagaiak daudenean, sarri birritan idazten ditugu, behin bakarrik jarri ordez.

EZTA pentsatu ERE EZ!                                                                                      EZTA pentsatu ERE!

Goizean egongo da, BAITA arratsaldean ERE BAI / Goizean egongo da, BAITA arratsaldean ERE