Etiketa honen artxiboa: euskaraz bizi eguna

Euskararekin jolasean, meme lehiaketa egin dute Zarautzen

Memeak sare sozialetan bolo-bolo ibiltzen diren umorezko muntaiatxoak dira. Argazki berezi bat izaten da, testu kurioso batekin. Bada, horrelako txiste txiki piloa sortu dituzte euskaraz Zarautzen, Euskaraz Bizi egunaren bueltan.

Pasa den asteburuan antolatu zuen Euskaraz Bizi Eguna Zarauzko Euskal Herrian Euskarazek, eta haren bueltan meme lehiaketa egin zuten. Arrakasta izan du lehiaketak; ehun muntaia baino gehiago sortu dituzte zarauztarrek, EHEren jaia gai hartuta. Antza denez, Euskaraz Bizi eguneko bazkarian itzaletan jartzea izaten da zarauztarren gurarietako bat, eta patxaranak bere protagonismotxoa du. Hemen dituzue meme horietako batzuk:

Hemen dituzue meme guztiak ikusgai.