Etiketa honen artxiboa: euskara ikasi

Ikasturtea laster hasiko da euskara ikasi edo hobetu gura dutenentzat ere

Iraila erronka berriei ekiteko sasoia izaten da, ikastaroetan edo gimnasioan izena ematekoa, baita euskara ikasi eta hobetzekoa ere. Euskaltegietan matrikulazio epea zabalik dago, eta klasera joan ordez euskara praktikatzeko Berbalagun eta Mintzanet moduko ekimenetan parte hartu gura duenak ere aukera du izena emateko. Bestalde, gogoratu langile publikoek irailaren 18ra arte daukazuela aukera hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko IVAPen azterketetan izena emateko; argibideren bat gura baduzue, deitu Eli Txurrukari (1082 da bere telefono luzapena). Gogoratu  IVAPen ikastaroetan izena emateko sasoia maiatzean izaten dela.

Hauexek dira euskara ikasteko ber-bertan ditugun aukerak:

Gogoratu euskara ikasteagatik diru-laguntzak ematen dituela Durangoko Udalak.

Euskara praktikatu eta hobetzeko, berriz, bi aukera eder ditugu eskura:

  • Berbalagun, taldean batu eta astean behin euskaraz lagungiroan berba egiteko ekimena.
  • Mintzanet, ordenagailu bidez, on line, euskara praktikatzeko eta euskara praktikatzen laguntzeko ekimena.

Informazio honek zuentzat eta zuen inguruko edonorentzat balio du! Animatu ingurukoak!