Etiketa honen artxiboa: euskaldunberriak

Hiztun berriek euskararekin dituzten bizipenei buruzko ikerketa

Euskaldunon tipologia aldatu egin da azken urteotan, eta asko hazi da euskara etxetik kanpo jaso duten hiztunen kopurua. Pertsona horiek ba al dituzte egunerokotasunean euskaraz bizitzeko aukerak? Guraso direnean euskara transmititzeko joera dute?

Deustuko unibertsitateko irakasle batzuk “Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak” ikerketa egin dute, eta kontu interesgarriak ondorioztatu dituzte (EAEko datuak dira):

  • 16 eta 24 urte bitartekoen artean, %53,9k etxetik kanpo jaso du euskara.
  • 1991tik gaur egunera, hiztun berrien kopurua bikoiztu egin da
  • Guraso hiztun berriek seme alabekin berba egiterakoan: %48,3k euskaraz egiten du; %35,6k erdaraz, eta % 16k, bietan
  • ‘Euskaldunberri’ terminoaren karga negatiboaz hausnartu dute ikerketan. Ohartarazi dute berba hori euskaraz komunikatzeko zer edo zer falta dutenen diskurtsoan erabiltzen dela maiz, eta guztiok garela euskaldunak, bakoitza bere gaitasunekin.
  • Oso garrantzitsutzat jo dute etxetik euskara jaso ez duten gazteek euskarazko ikasketak amaitutakoan euskaraz jarduteko espazioa eta aukerak izateari.

Hona hemen ikerketako datuak aintzat hartuta eta Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna tarteko Unesco katedrak egindako infografia: