Etiketaren artxiboa: euskaldun berriak

“Euskaldun berriak euskaldun zaharrak baino garbizaleagoak dira”

Argazkia: Luis Jauregialtzo – Argazki Press

Hanna Lantto hizkuntzalari finlandiarra elkarrizketatu dute Berrian. Euskararen egitura “bitxia”k erakarrita, duela hamahiru urte Erasmus egitera etorri zen, eta, ordudanik, ia urtero etortzen da Euskal Herrira. EuskaƱolari buruzko ikerketa egin berri du, eta haren inguruko kontuak azaldu ditu Berrian.

Hona hemen elkarrizketako esaldi interesgarri batzuk:

” Jende askok uste du euskaldun berri batek erdarazko hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituenean euskaraz ez dakielako erabiltzen dituela. Modu desberdinean interpretatzen dira euskaldun zaharrak egindako nahasketak eta euskaldun berri batek egindakoak”

“Gazte erdaldun batzuek euskara ikasi behar dutenean, kexatu egiten dira, eta inposizioa dela esaten dute. Baina euskaldunek betidanik ikasi behar izan dituzte bi hizkuntza gizarte honetan aurrera egiteko, lana izateko. Horixe da berdintasuna: batak bestearen hizkuntza ikastea.”

Elkarrizketa osoa irakurtzeko, egin klik lotura honetan.