Etiketa honen artxiboa: Euskal Herria

Euskarabentura antolatzen ari dira: gazteek Euskal Herritik egiteko espedizioa

16 eta 17 urte bitarteko gazterik baduzue inguruan? Bada, abentura berezia bizi ahal izango dute euskararen inguruan. Euskarabentura izeneko egitasmoan 120 gazte euskaldunentzako (zazpi herrialdeetakoak zein diasporakoak) espedizioa antolatzen ari dira. Euskal Herrian zehar oinez egingo dute espedizioa 2018ko otsailean, bertoko Done Jakue bideak jarraituz. Euskal Herria modu berezian ezagutzeko ekintzak egingo dituzte hilebte osoan: museoak bisitatu, hitzaldiak, tailerrak, kirol txapelketak, eztabaidak…

Euskarabenturako mapa (euskarabentura.eus)

Parte hartu gura dutenek lan original bat aurkeztu beharko dute, eta horretarako hiru gai proposatu dituzte antolatzaileek: euskara eta zure herria, euskara eta itsasoa eta euskara eta emakumeak. Idatzizko lanak, ikus-entzunezkoak, abestiak, artelanak… hainbat formatutan aurkeztu ahalko dituzte lan horiek.

Ekimen konpleto-konpletoa dirudi, ezta? Lotura honetan duzue informazio gehiago!

Duela hamar urtetik beheraka doa euskararen erabilera kalean

Soziolinguista Klusterrak emaitzekin egindako grafikoetako bat

Topea jo al du euskararen erabilerak? Formula berriak aurkitzeko garaia ote da? Azken datu soziolinguistikoen berri izaten ari gara; aurreko baten VI.Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak izan genituen berbagai, eta gaurkoan,berriz, Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herri mailan egindako kale neurketa dugu hizpide.

Titular eta grafiko ugari utzi ditu neurketa horrek. Azpimarragarri batzuk hemen:

  • Neurtutako elkarrizketa guztietatikĀ  %12,6 izan dira euskaraz. -Guztira 515.260 solaskide behatu dituzte-.
  • Euskararen erabilerak adin-tarte guztietan egin du behera 2013tik 2017ra
  • 1989an lehen neurketa egin zutenetik 2006ra gorantz egin zuen erabilerak, baina azken hamar urteetan behera egin du
  • Azken bost urteetan Arabako kaleetan baino ez da igo euskaraen erabilera

Gaian gehiago saltseatu gura baduzue, hemen duzue Soziolinguista Klusterraren txostena

Euskal Herrian gero eta herritar gehiagok dakite euskaraz, baina erabilera geldi dago

Euskal Herriko azken inkesta soziolinguistikoko datuak eman dituzte asteon. Eremu administratiboka izaten dugu datu horien berri, eta asteon Euskal Herri osoko datuak batuta egin dute aurkezpena.

Berria egunkarian egindako erreportajean, horrela laburbildu dituzte azterketaren emaitza nagusiak: “Bat: gero eta euskal herritar gehiagok dakite euskaraz (%28), batez ere gazteen artean. Bi: gehienek etxetik kanpo ikasi dute euskara, eta erdaraz egiteko dute erraztasun handiagoa. Hiru: erabileran ez dago egiturazko aldaketarik, batez ere hurbileko esparruetan, lagunartean eta etxean. Eta lau: euskararen erabilera bultzatzearen alde daudela diote gehienek. Aurkakotasuna sekula baino txikiagoa da Euskal Herrian: %56 alde eta %16 kontra.”

Hemen duzue inkestako datuekin Berrian egin duten infografia:

Eta gorago jarritako moduan, hemen erreportaje osoa.