Etiketa honen artxiboa: emaitzak

Euskal Herrian gero eta herritar gehiagok dakite euskaraz, baina erabilera geldi dago

Euskal Herriko azken inkesta soziolinguistikoko datuak eman dituzte asteon. Eremu administratiboka izaten dugu datu horien berri, eta asteon Euskal Herri osoko datuak batuta egin dute aurkezpena.

Berria egunkarian egindako erreportajean, horrela laburbildu dituzte azterketaren emaitza nagusiak: “Bat: gero eta euskal herritar gehiagok dakite euskaraz (%28), batez ere gazteen artean. Bi: gehienek etxetik kanpo ikasi dute euskara, eta erdaraz egiteko dute erraztasun handiagoa. Hiru: erabileran ez dago egiturazko aldaketarik, batez ere hurbileko esparruetan, lagunartean eta etxean. Eta lau: euskararen erabilera bultzatzearen alde daudela diote gehienek. Aurkakotasuna sekula baino txikiagoa da Euskal Herrian: %56 alde eta %16 kontra.”

Hemen duzue inkestako datuekin Berrian egin duten infografia:

Eta gorago jarritako moduan, hemen erreportaje osoa.

‘Euskara eta lana’ galdetegiko emaitza batzuk

Uztailean diseinatutako ‘Euskara eta lana’ galdetegiko emaitza batzuk konpartitu gura ditut zuekin. Guztira 38 lagunek erantzun dituzue galderak, eta ondorio interesgarriak daude, adibidez, ondoko grafiko hauetan:

1-euskaraz-berbetan-eroso

Galdetegia erantzun duten langile gehienak euskaraz eroso xamar ibilitzen dira berba egiterakoan, baina idazterako orduan, grafikoko koloreak aldatu egiten dira. Laurdenak baino gehiagok euskaraz idazterakoan ziurgabetasunen bat izaten duela azaldu du, eta % 13,2k ez dela batere eroso sentitzen. Astiro-astiro eta etsi gabe egin beharreko pausuak dira, eta animo denoi! Gu, Euskara Zerbitzuko kideok laguntzeko gaude.

2-euskaraz-idazten

Euskara lantzeari buruz, ikastaroren bat jaso ahal izateko asti falta nabarmendu dute galdetegia erantzun duten langile askok. Horrez gain, erdiak baino gehiagok lanketaren bat egingo lukeela dio. Oraingoz ‘5 minutuko ikastaroak’ izaten dira formazio aldetik gure eskaintza, baina sortu daiteke bestelako ikastaroren bat egiteko aukera. Proposamenak izanez gero, bidali birritan pentsatu barik!

3-euskara-landu-nahi

Azkenik, hizkuntza ohituren inguruko grafikoa hemen. Horia da zati handiena, euskara eta gaztelania antzera erabiltzen dutela erantzuten dutenen gazta zatia. Apurka-apurka, euskara lankideen arteko hizkuntza izateko pausuak ematen gabiltza, eta elkarren artean egingo dugu! Bihar ez, ezta etzi ere, baina baietz urte batzuk barru beste kolore batzuk ikusi!

4-lankideen-arteko-ohiturak