Etiketa honen artxiboa: egunean behin

‘Mendiak’ eta ‘Egunean behin’, mugikorrerako aplikazio interesgarriak, euskaraz

Gaurkoan euskarazko aplikazio interesgarri biren berri dakargu: Euskal Herriko mendi-ibilbideak batzen dituen ‘Mendiak’ eta lagun artean “pikea” sor dezakeen tribialaren antzerako lehiaketa: ‘Egunean behin’. Bi aplikazioak Eibarko CodeSyntax enpresarenak dira.

  • ‘Mendiak’ aplikazioan Euskal Herriko 2.000 gailur nagusien informazioa biltzen da, informazio praktikoarekin, eta aplikazioari esker, mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere.
  • ‘Egunean behin’ galdera-erantzunen aplikazioa da. Egunean hamar galderako partida eskaintzen digu aplikazioak (kultura, kirola, geografia, gai orokorrak…) eta hiru erantzunen artean aukeratu behar dugu. Euskal Herriko 6.000 lagunek baino gehiagok parte hartzen dute lehiaketan, eta astero sariak egoten dira puntu gehien batzen dituenarentzat eta zozketaz saria irabazten duenarentzat. Sailkapen nagusi bat izaten da asteko puntuekin, eta lagunekin taldeak egin daitezke, astero lehiaketako ‘ranking’ propioa izateko.