Etiketa honen artxiboa: egia

‘Egian euskaraz bizi nahi dugulako’ erronkako bizipenak

Donostiako Egia auzoko herritarrek erronka berezian parte hartu dute: zortzi astez euskara hutsez bizitzeko aproba egin dute, eta auzoko hainbat eragilek parte hartu dute ekimenean. Zazpi astez, aste beteko txandak egin dituzte Egiako eragileek, eta zortzigarren astean norbanakoek hartu dute lekukoa. Bideo honetan bizi izan dutenaren berri eman dute egiatarrek. “Esperientzia martzianoa” izan da batentzat; beste batek dio konturatu dela lehen hitza merkatariekin erdaraz egin ohi duela, koadrilako hizkuntza ohiturez jabetu dira beste batzuk… Anekdota bitxiak daude tartean!

‘Egian euskaraz bizi nahi dugulako’ erronkaren bultzatzaileak Lutxo Egia idazle bilbotarrak egindako performance-an oinarritu dira ekimena antolatzeko.