Etiketa honen artxiboa: donostiako zinemaldia

Durango ere izango da Zinemaldian, ‘Handia’ filmarekin

Igande honetan aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldian Altzoko Handiaren istorioa kontatzen duen ‘Handia’ filma. Ikusmin handia sortu du pelikulak, eta Durangon bertan jende asko egongo da filma ikusteko irrikitan; izan ere, XIX.mendeko erraldoi haren azalean sartu den aktorea Eneko Sagardoy durangarra da, eta Durango bera ere agertuko da filmeko eszenetako batzuetan. Iazko maiatzean filmatu zituzten ‘Handia’-ko eszena batzuk Santa Ana plazaren inguruetan, eta hainbat durangar ibili ziren estra lanetan.

Gainera, Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko den hirugarren euskarazko filma izango da ‘Handia’.

Hemen duzue filmaren trailerra:

Durangon, iazko maiatzean filmazioan ateratako argazkiak:

Eta aste honetan, Eneko Sagardoi aktoreari Durangaldeko Anboto astekarian egin dioten elkarrizketarako lotura.