Etiketa honen artxiboa: bost minutuko ikastaroa

‘Hasten da’ ala ‘hasiko da’? ‘Galdetzen du’ ala ‘galdetu du’? (5 minutuko ikastaroa)

EGITEN DU, ESATEN DU, IKUSTEN DU…  lako formak orainaldi burutugabekoak dira. Beraz, erabiltzen ditugu

1.Denbora tarte bat irauten duten ekintzak azaltzeko:

  • Durangoko udaletxean egiten du lan (duela denbora bat hasi zen eta bertan dabil oraindik)
  • Bere bikotekideak adarrak jartzen dizkiola susmatzen du

2. Maiztasun batekin egiten diren ekintzak azaltzeko:

  • Astean bi aldiz joaten da kiroldegira

3. Egia orokorrak adierazteko

  • Eguzkia mendebaldetik ezkutatzen da

 

Hortaz, aditz forma horiek ez dira gomendagarriak:

  1. Hasi eta amaitu diren ekintzekin erabiltzeko, aktetan adibidez:
  • Anek txostena noiz jaso duten galdetzen du eta Peruk atzo heldu zela erantzuten du
  • Anek txostena noiz jaso duten galdetu du eta Peruk atzo heldu zela erantzun du
  1. Etorkizunean gertatuko direnekin erabiltzeko:
    • Aurten inoiz baino lehenago hasten da San Agustineko egitaraua
    • Aurten inoiz baino lehenago hasiko da San Agustineko egitaraua
    • Ixten dut atea?
    • Itxiko dut atea?

Mugagabea (5 minutuko ikastaroa)

Kontuan eduki hiru kasu hauetan behintzat mugagabea erabili behar dugula:

  1. Zenbakiekin eta ehunekoekin

Zenbakiekin normalean mugagabea erabiltzen da. Salbuespena: arinago aipatu dugun zerbait, ezaguna.

Adibidez:

  • Merkatariek bi formazio-saio laburrak egin dituzte -> bi formazio-saio labur
  • Bi asteburuan egingo da jaialdia -> bi asteburutan
  • Iaz antolatutako 5 azokak udaberrian egin ziren

 

Beraz, kontuz:

  • Denboraren Bankuak bi helburu orokorrak ditu -> Denboraren Bankuak bi helburu orokor ditu

 

2. ZER, ZEIN, ZENBAT… galdekariekin

  • Zinegotziak galdetu du zer pausoak eman diren gai honi buruz
  • Zinegotziak galdetu du zer pauso eman diren gai honi buruz

 

  • Hurrengo urratsak zeintzuk izango diren aipatu ditu
  • Hurrengo urratsak zeintzuk izango diren aipatu du

 

3. -RIK partitiboarekin

Tartean partitiboa (-RIK) dagoenean, mugagabea da eta aditza singularrean erabiltzen da:

  • Esan du Ezkurdi plazan ez daudela zakarrontzirik
  • Esan du Ezkurdi plazan ez dagoela zakarrontzirik

Izenzalekeria (5 minutuko ikastaroa)

Testuinguru formaletan aditzak izen bihurtzeko joera dago, horrela jasoago idazten dugulakoan. Estilo hori gramatikalki zuzena da, baina euskaraz naturalagoa da aditza erabiltzea, eta ulergarritasunari ere mesede egiten dio.

Ikusi adibide hauek:

Bibliotekak antolatu duen lehiaketaren helburua 30 minutuko lan baten sorkuntza da
Bibliotekak antolatu duen lehiaketaren helburua 30 minutuko lan bat sortzea da

Musika eskolako matrikularen berriztapena automatikoki egingo da
Musika eskolako matrikula automatikoki berriztatuko da

Informatikariek TAO programa informatikoa itzaltzeko eskaria egin dute, programa horren eguneraketarako
Informatikariek TAO programa informatikoa itzaltzeko eskatu dute, programa hori eguneratzeko

ERE (5 minutuko ikastaroa)

Gogoratu ERE lokailuak elementu berri bat indartzen duela, eta beti erreferentziazko hitz horren atzean egongo dela, ondo-ondoan.

Aitor etorri da ERE                                                                                              Aitor ERE etorri da

Datorren astean bilera egongo da ERE                            Datorren astean ERE bilera egongo da

 

Kontuan eduki beharreko zenbait ohar:

  1. Begiratu perpausaren aditza agerian dagoen edo ez. Agerian badago, ERE partikula bakarrik erabili behar da (ez dira zuzenak ERE BAI, ERE EZ, BAITA… ERE, EZTA… ERE). Adibidez:

Bilbora ERE BAI joan nahi du                                                                  Bilbora ERE joan nahi du

EZTA alkateak ERE ez du horren berri izan                        Alkateak ERE ez du horren berri izan

 

2. Aditza ezkutuan dagoenean, ERE BAI, ERE EZ, BAITA… ERE, eta EZTA ERE erabili behar dira. Adibidez:

Amak badaki, eta aitak ERE                               Amak badaki, eta aitak ERE BAI (BAITA aitak ERE)

BAITA ERE / EZTA ERE formekin kontuan eduki gehitzen gabiltzan elementua tartean joan behar dela, EREren aurrean. Adibidez:

Maria bibliotekara joan da, BAITA ERE Jon                 Maria bibliotekara joan da, BAITA Jon ERE

Maria bibliotekara joan da, Jon BAITA ERE

 

3. ERE partikularekin batera BAI / EZ osagaiak daudenean, sarri birritan idazten ditugu, behin bakarrik jarri ordez.

EZTA pentsatu ERE EZ!                                                                                      EZTA pentsatu ERE!

Goizean egongo da, BAITA arratsaldean ERE BAI / Goizean egongo da, BAITA arratsaldean ERE

Hau, hori, hura (5 minutuko ikastaroa)

Erakusleekin egon ohi diren zalantzak argitzeko grafiko bat prestatu dugu gaurkoan:

Beraz, gogoratu:

  • Agiri hauek aurkeztu behar dira HAZen: eskaera-orria beteta, NANaren fotokopia, errolda agiria…
  • Eskaera-orria ez du behar bezala bete, eta hori dela eta, ezin dugu berekin kontaktatu
  • Duela hilabete egin zuen eskaera, eta idatzi hark oraindik ez du erantzunik izan

 

Noiz jarri behar dugu -REN eta noiz -KO? (5 minutuko ikastaroa)

Batzuetan argi egoten da: jabetzaren zentzuan –REN erabiltzen da, eta lekua adierazteko, -KO.

Baina badaude bestelako kasuistika batzuk. Berriaren estilo liburuan egin duten sailkapena hartu, eta udaleko jardunarekin zerikusia duten adibide batzuk prestatu ditugu:

Badira kasu batzuk esan gura denaren arabera bi atzizkiak onartzen dituztenak:

Beraz:

Siglak zelan idatzi (5 minutuko ikastaroa)

Gaurkoan, siglei buruzko ohar labur batzuk gurean:

  • Letra larriz idazten dira, tartean punturik barik:

BFA, AEK, DK…
*B.F.A., A.E.K., D.K.

  • Sigla bat testu baten lehenengoz idazten dugunean, siglaren azalpena ematea komeni da (batez ere oso erabilia ez denean, baina inoiz ez dago soberan)

Durango Kirolak (DK) erakunde autonomoak hainbat ikastaro antolatu ditu udaberrirako

  • Deklinatzeko garaian, ahoskeraren arabera deklinatzen dira, eta atzizkia marratxo barik jartzen da gehienetan

ELAk eta LABek elkarretaratzea deitu dute
*ELAk eta LABk elkarretaratzea deitu dute

  • Kasu batzuetan marratxoa jarri behar da:

 1. Siglaren amaieran eta atzizkiaren hasieran letra bera dugunean:

DK-ko zuzendariak ezin izan du batzarrera etorri
AEK-k 20.Korrika inoiz baino jendetsuagoa izan dela adierazi du

2. Maiuskulaz idazten diren testu zati eta izenburuetan

EAE-KO POPULAZIOAREN HAZKUNDEA
HAZ-EN HAS DAITEZKEEN TRAMITEEN ZERRENDA

Aktak idazteko aholku batzuk (5 minutuko ikastaroa)

 

  • ZEHARKAKO ESTILOA EDO ZUZENEKOA?

    Aukera bi dauzkagu:

1- Esandakoak lehen pertsonan idaztea. Adib:
Ane Agirre: Bulego Teknikoan galdetu dugu, eta eraikinaren egoera aztertu behar dela esan digute.

2- Zer esan den kontatzeko hirugarren pertsona erabiltzea. Adib:
Ane Agirre. Azaldu du Bulego Teknikoan galdetu dutela, eta erantzun dietela eraikinaren egoera aztertu behar dutela.

Askotan nahastu egiten ditugu bi estiloak, eta euretako bat aukeratzea komeni da, bestela, nahasgarria izan daiteke testua.

 

  • ADITZA: ‘Esan du’ ala ‘esaten du’?

    Hirugarren pertsonan idazten dugunean, adierazpen piloa idatzi behar izaten dugu aktetan. Zer forma erabili behar dugu?

Galdetzen du, erantzuten du, azaltzen du -> galdetu du, erantzun du, azaldu du

Marroiz markatutako aditzen –T(Z)EN horri orainaldi burutugabea formakoa da. Esan gura du ekintza hasita dagoela baina ez dela amaitu, edo maiztasun batekin gertatzen den zerbaiti buruz berba egiten gabiltzala. Adib: “Askotan joaten da Bilbora”, “bulegoa garbitzen dabil”, “musika eskolan egiten du lan”.

Horregatik, batzarreko interbentzioetarako egokiagoak dira ‘galdetu du’, ‘erantzun du’, ‘azaldu du’ eta ‘esan du’ modukoak.

 

  • JAKINARAZI / AZALDU / BERRI EMAN

Kontuan izan ‘jakinarazi’-k esaldi bat eskatzen duela alboan. Adib:
Ane Agirrek honako gai hauek jakinarazi ditu:

Kasu honetan, egokiagoa izango da ‘berri eman’ edo ‘azaldu’ idaztea:
Ane Agirrek honako gai hauen berri eman du:
Ane Agirrek honako gaiak azaldu ditu:

‘Jakinarazi’, esan bezala, esaldiarekin eta –ela atzizkiarekin erabiliko dugu gehienetan (esaldi konpletiboak):
Berandu etorriko dela jakinarazi du.
Gizarte langileek jakinarazi dute lan karga handia dutela.