Kontuan eduki hiru kasu hauetan behintzat mugagabea erabili behar dugula:
-
Zenbakiekin eta ehunekoekin
Zenbakiekin normalean mugagabea erabiltzen da. Salbuespena: arinago aipatu dugun zerbait, ezaguna.
Adibidez:
- Merkatariek bi formazio-saio laburrak egin dituzte -> bi formazio-saio labur
- Bi asteburuan egingo da jaialdia -> bi asteburutan
- Iaz antolatutako 5 azokak udaberrian egin ziren
Beraz, kontuz:
- Denboraren Bankuak bi helburu orokorrak ditu -> Denboraren Bankuak bi helburu orokor ditu
2. ZER, ZEIN, ZENBAT… galdekariekin
- Zinegotziak galdetu du zer pausoak eman diren gai honi buruz
- Zinegotziak galdetu du zer pauso eman diren gai honi buruz
- Hurrengo urratsak zeintzuk izango diren aipatu ditu
- Hurrengo urratsak zeintzuk izango diren aipatu du
3. -RIK partitiboarekin
Tartean partitiboa (-RIK) dagoenean, mugagabea da eta aditza singularrean erabiltzen da:
- Esan du Ezkurdi plazan ez daudela zakarrontzirik
- Esan du Ezkurdi plazan ez dagoela zakarrontzirik