Etiketa honen artxiboa: argazkiak

Korrikak 2.000 kilometro inguru egin ditu, eta badator Durangaldera!

Pasa den ostegunean Otxandiotik abiatu zen euskararen aldeko lasterketa, eta gaur arratsaldean izango dugu gurean. Gogoratu plana:
– 17:45: Andra Marian, familia argazkia lekukoa eroango dugun guztiokin
– 18:00: Gambrinus tabernara joango gara
– 18:30: Lekukoa hartuko dugun lekurantza joango gara; Sasikoa kalean, Frai Juan Zumarraga institutu atzean.

Korrika pasa eta gero, Durangon plan polita dago:
– 19:30: Triki-batukada poteoa Andra Maritik hasita.
– 21:30: Korrika afaria Plateruenean. Nagusiek 15 euro, umeek 6. Txartelak Plateruenean eta Abarrak euskaltegian.
– 23:00 Korrika Jaia. Dj. Bull.

Atzo, beroketak egiteko, Durangoko ikasleek Korrika Txikian parte hartu zuten. Herriko kaleetatik arineketan egin eta gero koreografia dantzatu zuten Landako Gunean.

Eta amaitzeko, 20.Korrikak orain arte utzi dituen irudi polit batzuk hemen:

Karkarren, ostadarra lagun

Goizaldean ere beti dago norbait Korrikan. Murillo de las Limas

Euforiaz saltoka Nafarroan

Barakaldon, lekukoa, padel surf-ean

AEK-ko lagunak Korrika.eus-eko atal honetan dabiltza argazkiak zintzilikatzen.

Gozatu Korrikaz, eta gero arte!!!