Etiketa honen artxiboa: aek

Jaietako zapia kaleratu du GUKA euskaltzaleen bilguneak

Berton ditugu sanfaustoak, eta asteon jaietarako dituen asmoak plazaratu ditu Durangoko euskaltzaleen GUKA taldeak. AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Ibaizabal Ikastola eta Berbaro Taldea biltzen ditu GUKAk. Urte osoan euskaraz bizitzeko aukerak sortzen egiten du lan, eta jaietan ere presentzia izaten du txosnagunean.

Aurten jaietarako zapia kaleratuko dute euskararen aldeko aldarria ikustarazteko; euro baten truke eskuratu ahal izango dira karpan bertan, eta dagoeneko salgai jarri dituzte AEKn, Berbaron, Ibaizabalen, Plateruenan eta Antonio´s tabernan. Horrez gain, Kurutziaga iturri alboko karpan jan-edanerako aukera eta musika eskaintza berezia eskainiko dutela azaldu dute. Euskal musika ipiniko dute DJ Koolek urriaren 11n eta DJ Elepuntok urriaren 21ean.

Bestalde, urtero legez, GUKAko karpan mezu ironiko eta umoretsudun txapak banatuko dituzte, doan. Hona hemen pasa den urteeetako txapa batzuen irudiak:

Leo Turiño kubatarraren bizipenak: euskara ikasle izatetik irakasle izatera

Igorreko euskaltegiko ikasleentzat eredu da Leo Turiño. Kubatik etorri zen Igorrera bizitzera, eta hiru urtez euskara ikasi eta gero, euskaltegiko ikasle izatetik irakasle izatera pasa zen. Bere esperientziaren berri eman du elkarrizketa honetan:

Euskaltegietan izena emateko bideo originalak

Hauteskundeena ez da gure inguruan martxan dagoen kanpaina bakarra. Euskaltegietan matrikulazio kanpainan daude bete-betean, eta jendea euskara ikastera animatzeko irudimen handia erabili dute batzuek. Hona hemen sarean harrapatutako bideo original batzuk:

Bilboko Ulibarri Euskaltegiaren ‘No te quedes a medias’

Zornotzako Barnetegiaren ‘Tzen metodoa’

Donostiako Ilazki Euskaltegikoek ez konplikatzeko dioskue: