Etiketa honen artxiboa: aditza

‘Hasten da’ ala ‘hasiko da’? ‘Galdetzen du’ ala ‘galdetu du’? (5 minutuko ikastaroa)

EGITEN DU, ESATEN DU, IKUSTEN DU…  lako formak orainaldi burutugabekoak dira. Beraz, erabiltzen ditugu

1.Denbora tarte bat irauten duten ekintzak azaltzeko:

  • Durangoko udaletxean egiten du lan (duela denbora bat hasi zen eta bertan dabil oraindik)
  • Bere bikotekideak adarrak jartzen dizkiola susmatzen du

2. Maiztasun batekin egiten diren ekintzak azaltzeko:

  • Astean bi aldiz joaten da kiroldegira

3. Egia orokorrak adierazteko

  • Eguzkia mendebaldetik ezkutatzen da

 

Hortaz, aditz forma horiek ez dira gomendagarriak:

  1. Hasi eta amaitu diren ekintzekin erabiltzeko, aktetan adibidez:
  • Anek txostena noiz jaso duten galdetzen du eta Peruk atzo heldu zela erantzuten du
  • Anek txostena noiz jaso duten galdetu du eta Peruk atzo heldu zela erantzun du
  1. Etorkizunean gertatuko direnekin erabiltzeko:
    • Aurten inoiz baino lehenago hasten da San Agustineko egitaraua
    • Aurten inoiz baino lehenago hasiko da San Agustineko egitaraua
    • Ixten dut atea?
    • Itxiko dut atea?

Benetako zuzenketetan ikusitakoak I: Aditzari buruz (5 minutuko ikastaroa)

Gaztelaniazko idazteko formulen eraginagatik edo idazkera formala bilatu guran ibiltzen garelako, batzuetan bihurri xamarrak diren aditz formak erabiltzen ditugu. Hona hemen Euskara Zerbitzuak zuzendutako testuetako adibide batzuk:

  • Sinaketa egiteko = sinatzeko
  • Herritar guztei gonbidapena luzatzen diegu= herritar guztiak gonbidatzen ditugu
  • Proiektuak izan duen ibilbidearen azalpena egin da= proiektuak izan duen ibilbidea azaldu dute
  • Pendiente egon: Informe teknikoa eskatu dugu baina oraindik pendiente dago: oraindik ez dugu horrelakorik jaso, oraindik egiteke dago / pendiente jarraitzen du gai honek = gai hau lantzeko dago
  • adostasunera heldu dira = ados jarri dira, adostu dute
  • tabernaren kontsezioa berriz ateratzera geure burua behartuta ikusidugu = Tabernaren kontsezioa berriz atera behar izan dugu
  • Ibilaldiko ordezkaria batzordean aurkeztu da (se presenta) = batzordera etorri da
  • LITZATEKEren gehiegizko erabilera: “egin daitezkeen ekintzak gero eta ugariagoak badira, kostua ere handiagoa izango litzateke – “gero eta ekintza gehiago egin gura badira, kostua ere handiagoa izango da
  • Batzarra ospatu = batzartu, batzarra egin