Kategorien artxiboak: Lehiaketa

Hilero Durangoko Udaleko langileen artean egiten dugun lehiaketa.

Otsaileko “ezetz igarri!”

Bariku on, guztioi!

Hilero lehen ostiraletan egiten dugun legez, blogeko lehiaketari ekingo diogu.
Hasteko, hemen dituzue urtarrileko erantzunak:

Eta urteko lehen saria musika eskolako Leire Olivenzak irabazi du! Zorionak, Leire! Arteka liburu-dendan euskarazko produktuak erosteko 30 euroko bonoa lortu duzu!

Eta otsailean zer? Beste bost galdera hemen! Erantzuteko gai zarete?

Bidali erantzunak trebatzailea@durango.eus-era! Erantzuten duzuenon artean beste bono bat zozkatuko dugu, oraingoan Urrike liburu-dendan gura duzuen euskarazko zerbait eskuratzeko.

Animatu parte hartzera! Ezetz igarri! Edo bai?

Urte berriarekin, lehiaketa ere abian!

Hasi dugu urte berria, eta hileroko lehiaketari ekiteko garaia da. Abenduan, 2016ko albisteei errepasotxoa egiteko galdetegia prestatu genuen, eta hauexek dira erantzun zuzenak:

Eta, abenduko saria museoko Garazi Arrizabalagak irabazi du! Zorionak, Garazi! HITZ liburu-dendan euskal produktuak eskuratzeko 30 euroko bonoa lortu duzu.

Urtarrileko galderak ere prest dauzkagu. 2017an euskarari eta euskal kulturari buruz gehiago ikasten ahaleginduko gara lehiaketaren bidez. Hemen dituzue urteko lehen bost galderak; ezetz igarri!

Animatu parte hartzera! Bidali erantzunak trebatzailea@durango.eus helbidera. Urtarrileko galderak erantzuten dituzuenon artean, ARTEKA liburu-dendan euskarazko produktuekin trukatzeko bonoa zozkatuko dugu.

Urteko azken lehiaketa! Euskarari eta euskal kulturari buruzko galderak

Astelehen on, guztioi!

Durangoko Azokaren eta zubi/ez-zubi arraroen ostean, hileroko erronkari ekingo diogu. Abenduan, urteko azken lehiaketa dugunez, galdera bereziak prestatu ditugu aurten euskarak eta euskal kulturak izan dituen albisteei buruz. Erantzuteko gai izango zarete?

euskara-euskal-kultura-2016an-galderak

Gogoratu! Bidali erantzunak trebatzailea@durango.eus helbidera. Erantzuten duzuen langileon artean HITZ liburu-dendan euskarazko produktuak eskuratzeko 30 euroko bonua zozkatuko dugu.

Bestalde, azaroko galderen erantzunak badauzkagu!

ezetz-igarri-azaroko-erantzunaki

Azaroko lehiaketaren irabazlea Beñat Onaindia da. Zorionak, Beñat! URRIKE liburu-dendan euskarazko produktuak eskuratzeko 30 euroko bonua irabazi duzu!

Animatu eta parte hartu!

Urriko erantzunak eta azaroko erronka!

Hileko lehen barikua dugunez, ‘Ezetz igarri’ erronkako nobedadeen berri emateko eguna da gaur. Urriko lehiaketako irabazlea Bulego Teknikoko Dina Bellido da! Zorionak, Dina! 30 euroko bonoa lortu duzu, ARTEKA liburu-dendan euskal kultura erosteko.

Hemen dituzue urriko erantzunak. (Ikusiko duzuenez, bigarren ariketan erratu egin nintzen, eta erantzun guztiak dira zuzenak! Parkatu eragozpenak)

ezetz-igarri-urriko-erantzunak

Azaroko galderak erantzuteko prest zaudete? Hemen dituzue.
Lehiaketan parte hartzen duzuenon artean URRIKE liburu-dendan euskal produktuak erosteko 30 euroko bonoa banatuko dugu. Animatu eta parte hartu! Ezetz igarri?

ezetz-igarri-azaroko-galderak

 

 

Ezetz igarri: iraileko erantzunak eta urriko erronka

Konturatu orduko amaitu zaigu iraila, eta ‘Ezetz igarri!’ lehiaketako erantzunak emateko ordua da. Hemen dituzue erantzunak:ezetz-igarri-iraileko-erantzunak

Lehiaketan parte hartu duzuenon artean zozketa egin, eta HAZeko Yolanda Berrocalek irabazi du iraileko lehiaketa! ZORIONAK!! Hitz liburudendan euskarazko produktuetan gastatzeko 30 euroko bonoa lortu duzu.

Urriko erronkako galderak ere prest daude. Animatu parte hartzera, eta bidali erantzunak trebatzailea@durango-udala.net helbidera! Galderak erantzuten dituzuenon artean Arteka liburudendan erabiltzeko 30 euroko bonoa banatuko dugu.

ezetz-igarri-urria

Iraileko erronka: ezetz igarri!

Askorentzat opor osteko lehen astea izan da hau, eta konturatu orduko hilabete berrian sartu gara! Hemen dituzue hile honetako lehiaketako galderak:

Ezetz igarri - iraileko galderak

Zer, galderak erantzuteko gai zarete? Ekin ba! Iraileko lehiaketa irabazten duenak HITZ liburu-dendan euskarazko produktuak erosteko 30 euroko bonoa lortuko du.

Animatu parte-hartzera!

Uztaileko erronkako emaitzak

Hauek dira datuei buruzko lehiaketako erantzunak:

Datuei buruzko lehiaketa erantzunekin

Oro har, benetako kopuruak baino zifra txikiagoekin erantzun duzue! Benetako datuetatik gertuen AMAIA SOLOZABAL ibili da. Beraz, zorionak, Amaia! Urrike liburu-dendan euskarazko produktuetan gastatzeko 30 euroko bonoa irabazi duzu.

Abuztua hilabete arraroa izaten denez, hurrengo lehiaketa irailaren hasieran abiatuko dugu. Bitartean, poz-pozik bizi eta ondo igaro oporrak!

Zenbakien erronka: nor hurbilduko da gehien?

Uztailerako lehiaketa berezia prestatu dugu. Udaleko eta erakunde autonomoetako langile batzuei galdezka ibili eta gero, datu batzuen inguruko galderekin gatoz. INON GALDETU BARIK, kalkulua egin eta benetako zifrara hurbiltzea izango da zuen erronka. Uda tartean dugunez, normala baino arinago emango dugu erantzunen berri. Beraz, 10 eguneko tartea duzue erantzuteko: uztailaren 11n argitaratuko ditugu emaitzak.

Datuei buruzko galderak

Zer diozue? Bota zenbakiak! Gehien hurbiltzen denak irabaziko du euskarazko kulturan gastatzeko 30 euroko bonoa.

Bestalde, hemen dituzue baita ekaineko lehiaketaren erantzunak. Ekaineko bonoa Ioritz Martinek irabazi du. Zorionak, Ioritz! ARTEKA liburu-dendan gastatzeko 30 euroko txartela zurea da!

Ezetz igarri -erantzunak EKAINA

Lehiaketa berria: Ezetz igarri!

Ekainean lehiaketa berria estreinatuko dugu: ‘Ezetz igarri!’ Galdera sorta bat erantzun beharrean, bestelako asmakizun batzuk izango ditugu esku artean, beti euskal kulturaren eta euskararen bueltan. Orain arte egindako moduan, hilero erantzunak bidaltzen dituzuen langileen artean Durangoko liburu-dendetan euskarazko produktuak erosteko 30 euroko balea banatuko dugu. Hemen dituzue ekainean erantzun beharreko galderak:

Ezetz igarri - EKAINA ONA

Zer? Erantzuteko gai bai, ala? Animatu ba!

Eta, bide batez, maiatzeko lehiaketaren irabazlea Eli Txurruka da. Zorionak, Eli, HITZ liburu-dendan gastatzeko 30 euroko balea irabazi duzu!

Hauek dira maiatzeko galderen erantzunak:

GALDERA-ERANTZUNAK Maiatza

Maiatzeko galderak prest!

Zelan hasi duzue maiatza? Astea amaitzeko desiatzen? Hemen dituzue hile honetako galderak. Ea bostak erantzuteko gai zareten!

GALDERAK Maiatza

Parte hartzen duzuenon artean HITZ liburu-dendan euskarazko produktuak erosteko 30 bono bat banatuko dugu.

Apirileko lehiaketaren irabazlea LEIRE OLIVENZA da. Zorionak Leire! URRIKE liburu-dendan gastatzeko 30 euroko bonoa lortu duzu. Hauexek izan ziren apirileko erantzunak:

GALDERA-ERANTZUNAK Apirila