Kategorien artxiboak: Kultura

Kulturaz gozatzeko aukerak, euskal kulturan sortzen diren albisteak eta nobedadeak.

‘Eguna’ euskarazko lehen egunkariak, 80 urte

1937ko urtarrilean, Espainiako Gerra Zibila bete-betean zela jaio zen Eguna egunkaria, euskarazko lehen egunkaria. EAJ izan zen sustatzaile nagusia, eta sei hilabetez iraun zuen Egunak. Gerra baten jaiotako egunkaria izanik, gertatzen ari zenaren berri emateaz gain, egunkariaren helburua soldaduei animoak ematea ere bazen.

Irudi honetan Durangoko bonbardaketaren kronika duzue. Hain justu, Augustin Zubikarai kazetaria Durangon izan zen egun horretan, eta bertan bizitakoak kontatzen ditu kronikan, sentsazionalismo puntu batekin.

Egunaren aleak digitalizatuta daude, eta lotura honetan dituzue kontsultagai.

Zinemauneak.eus: Zinemari buruz euskaraz berbetan

Saltseatzea merezi duen webgune baten berri gaurkoan: zinemauneak.eus ataria. Denetarik dago bertan: pelikulen kritikak, telesailei buruzko informazioa, estreinaldiei buruzko albisteak… eta hori guztia euskaraz. Besteak beste, ‘Multimedia’ atalean laster zinema aretoetan ikusgai egongo diren filmeen trailerrak daude, euskaraz.

Neguko hotzak goxatzeko baliabide ona izaten da zinema. Bada, arlo horretan zer berri dagoen euskaraz ikusteko aukera ederra ematen du webgune honek.

Euskarazko liburuen irakurketa kluba martxan da Durangon

Udal Bibliotekako lagunek jakinarazi digutenez, prest dute ‘Euskaraz ere errez!!’ irakurketa kluba.

Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duten pertsonak animatu gura dituzte ekimen honetara. Euskaraz alfabetu bako euskaldunak, euskaltegian ikasi bai baina trebezia gutxigaz sentitzen direnak, euskarazko liburuak errez irakurri gurako lituzkenak… Profil horietako jendearengan pentsatuta, euskarazko bost liburu aukeratu dituzte, eta hileko azken barikuetan liburu horien inguruan berba egiteko elkartuko dira Asun Elorriagarekin.

Lehen saioa urtarrilaren 27an egingo dute (18:00etatik 19:00etara), eta Uxue Alberdiren “Aulki bat elurretan” liburua izango dute berbagai; Suedian girotutako istorio gazi-gozoek osatzen dute ipuin-liburu hori.

Irakurle taldean izena emateko Udal Bibliotekara jo behar da. Telefonoz eman dezakezue izena (94 603 041), emailez (liburutegia@durango.eus) edo bibliotekara bertara joanda.

Durangoko Azoka, Korrika, Euskararen Eguna…

Euskararekin lotutako albiste ugari jaso ditugu azken egunotan:

Asteon egin dute 20.Korrikaren aurkezpena, eta Durangaldean bertan hasiko da, gainera, martxoaren 30ean; Otxandion egingo ditu lehen kilometroak Korrikak, BATZUK lemapean. Hamar egunetan Euskal Herria zeharkatu eta Iruñean izango da amaiera jaia, apirilaren 9an. Hona hemen Korrika iragartzeko egin duten bideoa:

Durangoko Udaletik ere egingo ditugu metro batzuk, ezta? Gogoratzen duzue duela bi urteko abentura? Hemen dituzue orduko argazkiak.

Durangoko Azoka ere laster etorriko da gurera. Herriko liburu-dendak hasi dira igartzen; idazle eta musikari askok azaroan kaleratzen dituzte euren lanak, eta egunotan nobedade piloa heldu dira liburu-dendetara. 51.aldia izango du Durangoko Azokak, eta abenduaren 2tik 6ra izango ditu ateak zabalik. Hona hemen azoka iragartzeko asteon kaleratu duten spota:

Euskararen Eguna ere laster izango dugu, abenduaren 3an. Aurten ere, egun horren bueltan bazkaritxo bat antolatzeko asmoa dugu. Laster zehaztuko dugu eguna eta lekua, beraz, adi egon!

Ospakizun eta jardueraz beteta dator urte amaiera. On egin, eta ahal duzuenero, astindu mihia euskaraz!

Errezetak batzeko Pagotxa.eus ataria sortu dute

Pagotxa RZk

Javi Rivero eta Imanol Zubelzu sukaldariek Pagotxa.eus webgunea sortu dute, bertan, errezeta erraz eta intuitiboak partekatzeko helbuarekin. Oraingoz, 54 jaki prestatzeko argibideak daude bertan, eta apurka-apurka kopurua handitzea da asmoa. Bide horretan, erabiltzaileek ere bidali ditzakete errezetak, Pagotxa.eus-en publikatzeko.

Webgunean diotenez, errezetak “habia utzi duten zure moduko txorientzat” dira. Izan ere, osasuntsu jan nahi duten gazteak izan dituzte buruan Pagotxa.eus sortzerakoan, baina errezetategia edonork erabiltzeko modukoa dela azaldu dute ekimenaren sortzaileek.

Errezetez gain, hiztegi bat ere badu webguneak, hainbat jaki euskaraz zelan esaten diren kontsultatzeko. Albisteen atal bat ere badago, ‘Hara!’ izenekoa, eta bertan sartuta jakin dugu euskarazko lehen errezetategia, ‘Escualdun cocinera’ izenekoa 1864an argitaratu zela Baionan.

 

Liburuaren Eguna: gomendioak eta ekitaldiak

Bihar, apirilak 23, Nazioarteko Liburuaren eta Autore Eskubideen Eguna da, eta egun horren aitzakian, aurten ere, udaletxeko hainbat lankideri euskarazko liburuak gomendatzeko eskatu diegu.

Gainera, Durangon, pare bat hitzordu aipatu behar ditugu Liburuaren Eguna dela eta ez dela. Gaur, barikua, 18:00etatik gauerdira arte, Durangaldeko 240 pertsonek III.Irakurraldian parte hartuko dute Plateruena kafe antzokian, ‘Hitzez eta ahotsez’ ekimenak antolatuta. Eskualdeko idazleen lanak irakurri eta abestuko dituzte sei orduz. Bestalde, bihar, zapatua, 16:00etatik aurrera, Durangoko Arteka, Hitz eta Urrike liburu-dendak kalera irtengo dira: Andra Mariko elizpera aterako dituzte liburuak. Deskontuak egongo direla jakinarazi dute, eta gainera, liburua erosten duten herritarrei Cengotita lora-dendak eskainitako landare bat oparituko diete.

Hona hemen, lankideen gomendioak:

LIBURUA-Orain hilak ditugu

ORAIN HILAK DITUGU (poesia)

Egilea: Karmele Jaio

Gomendioa egin duena: Maite Euba (Udal Euskaltegia) eta Amaia Eguzkitza (Informatika saila)

Zergatia:
Maite Euba: “Ezin ukatu Karmele Jaio nire idazle kuttunetakoa dela. Hurbila, sentibera, egunerokoari erreparatzen diona (…) Ez naiz poema-liburu irakurle trebea, baina honetan harrapatu egin nau eta ziztada egin dit”

Amaia Eguzkitza: “Poesia da, eta egunerokotasuneko gaiak jorratzen ditu: minak, hutsuneak, gazigozoak. Emozioekin konektatzen lagundu dit”

Maite Eubak, gainera, liburuko olerki bat aukeratu du; Gosari aztarnak, “askoren artean laster Amaren Eguna ere badelako eta nostalgiari bere lekutxoa egitearren”. Hemen duzue olerki hori:

Gosari aztarnak

Ez dira domeketako pagak,
ez dira marrazki bizidunak,
parkeko jolasak
edo benetako lagunak
faltan sentitzen ditudanak.

Ez dira uretan egindako dzangak,
futboleko izerdiak,
amaigabeko udak.
Ez dira gurin zaporezko meriendak,
esnetan bustitako gailetak
faltan nabari ditudanak.

Goizero
nire ezpainetako gosari aztarnak
txistuaz bustitako zapiarekin
garbituko dituen norbait
oraindik badela jakitea da
benetan falta zaidana.

LIBURUA-Arotzaren eskuak

AROTZAREN ESKUAK (nobela)

Egilea: Alberto Ladron

Gomendioa egin duena: Iñigo Andres (Bulego Teknikoa)

Zergatia: “Liburu honek misterioa eta genero poliziako biltzen ditu. Gaur egungo emakume bat bere aitonarena izandako baserrira joaten da bizitzera bake bila, eta aurkikuntza zirraragarri bat egiten du baserri aurreko lur-azpian. Hortik aurrera misterioa eta erahilketa batzuen aztarnen atzetik abiatzen da. Gerra Zibila, naziak… Duela 70 urte gertatutakoaren korapiloa askatzen joaten da poliki-poliki”.

 

LIBURUA-Atertu arte itxaron

 

 

ATERTU ARTE ITXARON (nobela)

Egilea: Katixa Agirre

Gomendioa egin duena: Amaia Eguzkitza (Informatika saila)

Zergatia: “Entretenigarria da, eta, Euskal Herriko parajeak aitzaki,  historia arin eta entretenigarri bat kontatzen du, gogoeta ugarirekin”.

LIBURUA-Lili eta biok

 

 

LILI ETA BIOK (nobela)

Egilea: Ramon Saizarbitoria

Gomendioa egin duena: Toni Atutxa (Euskara saila)

Zergatia: “Faustino Iturbe idazleak eta Lili neskatoak atzera-aurrerako jauziak egiten dituzte gaur-gaurko bizipenetatik iraganeko misterioetara, eta atzera begirakoan gerra zibil garaiko gertaera mingots bat harilkatzen dute oihal-txatal urratuak apurka-apurka josiz behinolako gertaeren oihal osoa osatu arte.”

 

LIBURUA-mariak20urteditu
MARIAK 20 URTE DITU (komikia)

Egileak: Maria Gallardo eta Miguel Gallardo

Gomendioa egin duena: Esti Albizu (Udal Bilblioteka)

Zergatia: “Miguel Gallardok Maria bere alabak munduarekin zelako harremana duen kontatzen du komiki bidez. Izan ere, autismoa du Mariak, eta bere aitak udan egindako oporraldian gertatutakoak samurtasun handiz eta umorez kontatzen ditu. Komikizale amorratuak gara bibliotekan, eta dagoeneko kalitatezko bilduma handia daukagu; hauxe eta aurretik kaleratutako Maria eta ni, tartean”

untitled

 

 

ERRESUMAREN EGUNSENTIA (nobela)

Egilea: Mila Salterain

Gomendioa egin duena: Nagore Uribe-Etxebarria (Andragunea)

Zergatia: “Durangaldean oinarritutako eleberri historikoa delako, aukera paregabea gure historiaren zati bat ezagutzeko”

 

 

LIBURUA-Londres kartoizkoa da

 

LONDRES KARTOIZKOA DA (nobela)

Egilea: Unai Elorriaga

Gomendioa egin duena: Fernan Ruiz (Euskara saila)

Zergatia: “Intrigaz betetako liburua da. Idazteko estilo arina eta erabat ulergarria erabiltzen du, beti, esango nuke, Unai Elorriagak. Mamia ulertu eta hariari jarraitzea, ostera, zail samarra egin daiteke. Pertsonaia asko agertzen dira eta izenekin korapilatu egin gaitezke. Psikologiatik asko du, eta fikzioa da, baina gaur egun, oraindik, bizi ditugun zenbait gai aurkezten dizkigu idazleak: diktadura, torturak, buruko gaitzak… Gomendagarria, benetan”.

Durangoko Udal Euskaltegiko ikasleek ere egin dute liburuak gomendatzeko ariketa. Hemen dituzue gomendioak, Udal Euskaltegiko blogean.

Liburuaren Nazioarteko Egunerako, hainbat proposamen

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Hori dela-eta, zuotako batzuei eskatu dizuet gustatu zaizuen libururen bat gomendatzeko. Proposamenen artean, denetarik dago. Hona hemen batzuk:

antzaraANTZARAREN BIDEA

Nork gomendatu digu?
Toni Atutxak (Euskara).

Idazlea: Jokin Muñoz

Argitaletxea eta urtea: Alberdania, 2007.

Sinopsia

 

Kutsidazu_bidea_Isabel[1]KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL

Nork gomendatu digu?
Maripa Garaizabalek (Udal Euskaltegia).

Idazlea: Joxean Sagastizabal

Argitaletxea eta urtea: Alberdania, 1994.

Sinopsia

 

 

irud9

GURE GAUZAK S.A.

Nork gomendatu digu?
Ander Alvarezek (Gazteria eta Kirola).

Idazlea: Ur Apalategi

Argitaletxea eta urtea: Utriusque Vasconiae, 2004.

Sinopsia

 

BILBAO-NEW YORK-BILBAOkirmen-bi-ny-bi

Nork gomendatu digu?
Elo Arenosak (Kontu-hartzailetza).

Idazlea: Kirmen Uribe

Argitaletxea eta urtea: Elkar, 2008.

Sinopsia

 

 SPrako tranbiaSPrako TRANBIA

Nork gomendatu digu?
Esteban Urainek (Kultura).

Idazlea: Unai Elorriaga

Argitaletxea eta urtea: Elkar, 2001.

Sinopsia

 

 

amaren eskuakAMAREN ESKUAK

Nork gomendatu digu?
Maider Larrañagak (San Agustin Kultur Gunea).

Idazlea: Karmele Jaio

Argitaletxea eta urtea: Elkar, 2006.

Sinopsia

 

ZAZPI ETXE FRANTZIANzazpi-etxe1

Nork gomendatu digu?
Katrin Schlegelek (Kultura).

Idazlea: Bernardo Atxaga

Argitaletxea eta urtea: Pamiela, 2009.

Sinopsia

 

ez tiro egin

EZ TIRO EGIN ANBULANTZIEI

Nork gomendatu digu?
Xabi Aranguenak (Biblioteka).

Idazlea: Mikel Ayllon

Argitaletxea eta urtea: Elkar, 2015.

Sinopsia

 

 

KOADERNO HANDIAkoaderno

Nork gomendatu digu?
Eli Txurrukak (Gazteria eta Kirola, Kultura eta Euskara).

Idazlea: Agota Kristof

Itzultzailea: Eskarne Mujika

Argitaletxea eta urtea: Alberdania, 1997.

Sinopsia

 

 

Eta zuk, ba al duzu gomendiorik? Bota proposamenak, gustura hartuko ditugu-eta!

 

 

Durangoko Azoka

Zabaldu dituzte Durangoko Azokaren ateak!

durangoko azoka kartela

Aurtengo kartela, Marta Cardenas donostiarrarena.

Gaurtik astelehenera, euskaltzaleen arnasgunea izango da Durango: lau egunean, gustu guztietarako jarduerak izango ditugu; egitarauari erreparatzea besterik ez dago.

Aurtengoa, 49. edizioa da, eta Okzitania izango da herrialde gonbidatua. Argizaiola saria, berriz, Anuntxi Arana antropologoari emango diote,  euskal mitologiaren eta kondairen arloan egin duen lan eskergagatik.

Aurten, nobedade lez, Durangoko Azokak app berria atera du, bisitariok informazio guztia sakelan eraman dezagun.

Gogoan izan, liburu eta disko azokaz gain, 19. Euskal Denda ere izango dugula ikusgai; alegia, artisautza azoka. Guztira, 50 erakusketari bilduko dira, eta denetariko produktuak  erosteko aukera izango dugu.

Besterik ez; ondo-ondo pasa asteburuan!