Kategorien artxiboak: Euskarakeriak eta bitxikeriak

Euskararen munduan gertatzen diren kontu sinesgaitzak, umorea, zorokeriak, bitxikeriak…

Hieroglifikoa

Twitterren hieroglifiko bat aurkitu dugu. Hona hemen itzultzaile automatikoaren ajeak agerian uzten dituen perla:

kartela eusUlertu duzue? Bai? Orduan, kode sekretuak dezifratzeko abilezia ikaragarria duzue…

Nire moduan aho bete hortz geldi zarenontzat, hona hemen gaztelaniazko “ordaina”:

kartela osorikArgi dago: momentuz, behintzat, itzultzaile automatikoak ez digu lanik kenduko hezur-haragizko itzultzaileei.

Asteburu on!

 

Atzerrian euskaraz?

Oporretan Euskal Herritik kanpora zoaz? Bada, mesedetxo bat eskatu nahi dizut: euskara edo euskal kutsua duen zerbait aurkituz gero, atera argazki bat eta guri bidali!

Izan daiteke beste hizkuntza batean euskal berba bat identifikatu duzula.

great-esker-sign-2

(Eskerra harriz eta hondarrez osatutako metaketa glaziar-ibaitarra da geologian).

Izan daiteke munduko beste puntan euskarazko leku-izenen bat aurkitu duzula.

uriburu

Edota turismoa euskeraz egiteko aukera dagoela.

lisboa

Zuk nahi duzuna!

Hori bai, ez eman inbidia larregi, bale?

Eta, jakina, ondo-ondo ibili!

 

 

Tribual

Kaixo, lagunok:

Blog honetako lehiaketan parte hartzen duzuenok baduzue zuen buruei erronka jotzeko beste modu bat: TRIBUAL aplikazioa.

Sakelako telefonoetarako aplikazioa da Tribual, gure blogeko lehiaketaren antzekoa. Aplikazioak galdera bat jaurti du, eta erantzun posibleen artean bat aukeratu behar da, ahalik eta azkarren.

3

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hori bai, irabaziz gero, ez dago saririk. Beraz, badakizue: joko horrekin trebatu, eta ondoren, gure lehiaketan parte hartu!

Informazio gehiago nahi baduzue, sakatu hemen.

 

 

 

 

 

Kartel barregarriak ala negargarriak?

Aurreko batean, polemika handia sortu zen Ondarroako Udalean jaso zuten kartel batengatik. Pasadizo xelebrea izan zen, baita barregarria ere, neurri batean.

Urdulizen ere antzeko zer edo zer gertatu da. Baina, oraingoan, harago joan dira, kartela kalean ipini dute-eta. Hona hemen:

IMG-20150522-WA0000Zer iruditzen zaizue, barregarria ala negargarria?

Edozelan ere, halakoak ez dira euskaraz bakarrik gertatzen. Bestela, erreparatu Sustatu Interneteko albistegian jasotako hauei.

Asteburu ona izan,