Kategorien artxiboak: Euskarakeriak eta bitxikeriak

Euskararen munduan gertatzen diren kontu sinesgaitzak, umorea, zorokeriak, bitxikeriak…

‘Miñen puntiegaz’ bideoklip berezia grabatu dute Bermeoko musika talde gazteek

Funky erritmoak, modelo antzera jantzitako gazteak, eta Bermeoko euskaraz egindako letrak. Osagai horiek ditu ‘Miñen puntiegaz’ abestiaren bideoklipak. Bermeoko musika taldeetako 15 musikarik elkarlanean egin dute kantua, eta euskaraz bizitzeko deia egiten dute bertan. ‘Geuk eus’ euskaraz bizitzeko 1.000 arrazoi kanpainaren baitan egin dute abestia,  Bermeoko Udaleko Euskara Sailak bultzatuta

Euskararekin jolasean, meme lehiaketa egin dute Zarautzen

Memeak sare sozialetan bolo-bolo ibiltzen diren umorezko muntaiatxoak dira. Argazki berezi bat izaten da, testu kurioso batekin. Bada, horrelako txiste txiki piloa sortu dituzte euskaraz Zarautzen, Euskaraz Bizi egunaren bueltan.

Pasa den asteburuan antolatu zuen Euskaraz Bizi Eguna Zarauzko Euskal Herrian Euskarazek, eta haren bueltan meme lehiaketa egin zuten. Arrakasta izan du lehiaketak; ehun muntaia baino gehiago sortu dituzte zarauztarrek, EHEren jaia gai hartuta. Antza denez, Euskaraz Bizi eguneko bazkarian itzaletan jartzea izaten da zarauztarren gurarietako bat, eta patxaranak bere protagonismotxoa du. Hemen dituzue meme horietako batzuk:

Hemen dituzue meme guztiak ikusgai.

Ingelesa eta marokoarra, euskaraz elkarrekin

An Englishman and a Moroccan met on a bus a few years ago and since then they have only only communicated in Basque. Ingalaterrako mutila eta Marokoko beste bat ezagutu ziren autobus batean. Orduan eta ordutik aurrera euskaraz bakarrik ein dabe euren artean. Argi daukate, Euskal Herrian euskaraz! Euskara da gure territorio libre bakarra!

Nai-post ni Olabe noong Biyernes, Agosto 25, 2017

Sare sozialetan jarri dute bideoa, eta dagoeneko 15.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu!

Joseba Attard eta Mohamed Amine dira; bata jaiotzez Ingalaterrakoa, eta bestea, marokoarra.  Duela lau urte, autobus baten ezagutu zuten elkar. Hasieran frantsesez hasi ziren berbetan, eta konturatu zirenean biek euskaraz zekitela, euskarara salto egin zuten. Lagunak egin ziren, eta ordutik euskaraz izan da euren arteko harremana. Joseba duela hamar urte etorri zen Elorriora bizitzera, eta Mohamed duela bost urte.

Olabe proiektuaren Facebook orrian argitaratu dute bideoa. Olabe Eako Bedarona auzoan dagoen baserria da, eta bertan, Joseba eta bere familia auzolanerako eta elkarbizitzarako espazio bat sortzen dabiltza.

Bideoaren berri izan eta gero, Gaztea irratiko kideek Joseba eta Mohamedengana jo dute, eta elkarrizketan euren laguntasunaren nondik norakoak kontatu dituzte.

Hanka-sartzeak itzulpenetan

Kartel honen berri izan duzue? Azken astean bolo-bolo ibili da Euskal Herriko mugikorretan eta sare sozialetan:

Goikoaren tamainako hanka-sartzeak agian ez, baina sarri euskaldun batek bigarren irakurraldia egin barik inprimatutako kartelak ikusi ohi ditugu han eta hemen. Eskandalizatu egiten gara, eta batzuek barregura ere eragiten digute, baina, azken finean,  gure hizkuntza normalizatuta ez dagoen seinale dira.

Euskararen alde, errekorraren bila

Gurean, herritarrak euskarara aktibatzeko kanpaina irudimentsuak eta freskoak sortzen dira tarteka. Eibartarrek, oraingoan, erronka potoloa jarri diote euren buruari. Euskararen erabilera sustatzeko Akebai izeneko plataforma sortu dute Eibarren, eta lehen ekimena ekainaren 22an egin gura dute; Guinness errekor bat haustea!

Eibarko Untzaga plazan 2.500 pertsona batzea da erronka, mosaiko erraldoi bat egiteko. Hemen duzue ekimenaren bideoa:

Egungo “Irudi baten aldaketa” kategoriako Guinness errekorra Dubain daukate. Han 2.350 lagun elkartu ziren erronka burutzeko:

Hemendik hilabetera jakingo dugu ea eibartarrek euren helburua lortzen duten!

Informazio gehiago, Akebai plataformaren webgunean

Zein da zure superboterea?

‘Euskara Ari Du Hernanin’ ekimeneko kideek superbotereen egitasmoa abiatu dute. Euskararen erabilera sustatzen duten jarrerak aintzakotzat hartzeko egitasmo originila da. Antolatzaileen berbetan, hernaniarren % 80k superboterea dauka, eta superbotere horiek asko eta desberdinak dira: ba­tzuk euskarari eusten dira trebeak; beste batzuk, entzuten; eta badira, kutsatu ere egiten dutenak. Superbotere horien azalpenekin hainbat bideo sareratu dituzte.

Zein ote da zure superboterea?

Euskaltegietan izena emateko bideo originalak

Hauteskundeena ez da gure inguruan martxan dagoen kanpaina bakarra. Euskaltegietan matrikulazio kanpainan daude bete-betean, eta jendea euskara ikastera animatzeko irudimen handia erabili dute batzuek. Hona hemen sarean harrapatutako bideo original batzuk:

Bilboko Ulibarri Euskaltegiaren ‘No te quedes a medias’

Zornotzako Barnetegiaren ‘Tzen metodoa’

Donostiako Ilazki Euskaltegikoek ez konplikatzeko dioskue:

Turistentzako ingelesa-euskara hiztegia

Uda bete-betean gaude, eta dagoeneko lagun batzuk joan zaizkigu oporretara!

Turismo Bulegoan ere hasi dira kanpoko jendearen mugimendua igartzen; kalian gora, kalian behera ibiltzen dira, Durango bisitatzen.

Turista ingelesek euskarazko berba batzuk ikasteko honako hiztegi berezia dabil sare sozialetan bolo-bolo. Oinarrizko hitzak ikasteko baliagarria izan daiteke!

Euskara-ingelesa

Euskararen aldeko diskurtsoak eta umorea

Gizartea aldatuz doala eta euskararen alde erabili izan diren argudioak zaharkituta daudela esaten dute soziolinguistika eta euskalgintza arloko

Gai hori umorez hartu duenik ere bada. Sare sozialetan publikatzen den ‘Alde edo alde’ komiki sorta ikustea besterik ez dago. Hona hemen bineta batzuk:

Aldeedoalde2

Aldeedoalde1

aldeedoalde3

Orain arteko komiki sorta guztiak, hemen.