Euskaraldi ostean ere, “gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

Joan zaigu ezohiko Euskaraldia, urte arraro honetan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa-aldia. Txapa soinean, euskaraz egiteko uste baino aukera gehiago dagoela deskubritu dugu Euskal Herriko 180.000 lagun inguruk; Durangon 2.900ek eman dute izena.

Dakizuen moduan, Durangoko Udalean eta erakunde autonomoetan bat egin dugu Euskaraldiarekin, ariguneak sortzen ibili gara, eta harrera guneetan hizkuntza neurketak egin ditugu. Datorren astean egingo dugu azken neurketa, eta urtea amaitu aurretik helaraziko dizkizuegu emaitzak. Aurreratu dezakegu Euskaraldiko neurketan % 0,6 igo dela euskararen erabilera udal zerbitzuetan.

Euskaraldian ateratako argazki batzuk dauzkazue hemen, elegante askoak. Hamabost eguneko ariketaren ostean, hemendik aurrera ere, badakizue, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitera animatu eta ekin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude