Durangoko 93 entitatek eman dugu izena Euskaraldian

Modu kolektiboan hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa hartu dugu Euskal Herriko hainbat entitatek: Durangoko Udalak eta erakunde autonomoek ere bai. Amaitu da entitateen izena emateko epea, eta Durangon 93 elkarte, enpresa eta erakundek eman dugu izena. Lotura honetan daukazue zerrenda.

Orain belarriprest edo ahobizi rola aukeratzeko garaia da, eta dagoeneko norbanakoek izena eman dezakegu. Gogoratu konpromiso-maila dela belarriprest eta ahobizien arteko desberdintasuna: belarriprestek euskaraz egiteko gonbidapena egiten diete besteei, eta eurek euskaraz zein gaztelaniaz egin dezakete. Ahobizi rola aukeratuz gero, euskarari eusten saiatu behar zarete eta euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten. Bi rolak dira beharrezko euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude