Konfinamendua goxatzeko misterio jolasa prestatu du Berbarok

Komuneko paperarekin egiteko erronkak, kirola egiteko klase birtualak, etxean egin daitezkeen esperimentuak… Konfinatuta gaudenetik hainbat dira etxealdia goxoago pasarazteko sortu diren proposamenak. Durangon bertan ere sortu da horrelakorik: Berbarok “Nork hil du Eneko Sagardoy?” pista jolasa asmatu du, eta ehundaka lagun eta familiak parte hartu dute dagoeneko:

Iluntzerako plan ederra izan daiteke! Bakarrik edo familian, asmakizun eta logika jolasak argitzeko gai izango zarete? Misterioa argitzen hasteko lotura honetan sartu behar zarete.

Zorte on!

(Oharra: Honelako antzerako jolas ugari dago gaztelaniaz, eta euskaraz eta euskaratik ere sortuko ditugu, apurka-apurka 😉 )

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude