Zer ekarriko digu urte berriak?

Urte berri on, guztioi!

2020ak ekarriko digunari begiratu bat emateko aprobetxatu gura ditugu urteko lehen egun hauek:

  • 2019ko azaroko osoko bilkuran onartu zen 2019-2022 epealdirako Erabilera Plana, eta martxan jartzen hasiko gara aurten!
  • Urtarrilaren 13ko astean euskara tailerrak hasiko dituzte udaletxeko 25 langilek. Hiru taldetan eta Udal Euskaltegiko irakasleen laguntzarekin, euskaraz lan egiteko entrenatuko gara. Tutoretza saio batzuk ere planteatuko ditugu departamendu batzuetan, apurka-apurka laneko plantilla eta ohiko dokumentuak euskaraz txukun jartzeko.
  • Urtarrilaren amaieran herritarrekiko harreman-hizkuntza neurtuko dugu. Plan berriko nobedadeetako bat da hau: urtero egingo dugu neurketa, urtez urte egoera zelan aldatzen den ikusi eta datuen araberako ekintzak pentsatzeko.
  • 2020an bigarren Euskaraldia izango dugu! Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu Euskal Herri osoan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa. Aurtengoa berezia izango da entitateen inplikazioa lortu gura delako. Gure artean ere euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko dinamikak egingo ditugu, Euskaraldian bertan eta egun horien aurretik ere bai.

Oraingoz, horretxek dira nobedadeak. Laster izango duzue berri gehiago. Edozein zalantza edo galdera baduzue, idatzidazue.

Animo urtarrilarekin eta laster arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude