Idoia Bengoak irabazi du Korrikako lehiaketa berezia

Parte hartzaileen artean zozketa egin, eta Durango Kirolakeko Idoia Bengoak lortu du Korrikako materiala eskuratzeko 50 euroko bonoa. Zorionak! AEK-ko Abarrak euskaltegian eskuratu ahalko duzu materiala.

Galderei buruz, azalpentxo batzuk hemen:

1. Korrikaren ideia hartuta beste hainbat hizkuntzaren alde ere egin dira antzerako ekitaldiak aipa itzazu hizkuntza horietako bi.

Hainbat aipatu dituzue erantzunetan. Bada, orain arte sei hizkuntza komunitatetan sortu dituzte Korrikaren antzerako ekimenak: Correllengua (1993 urtetik), katalanaren alde; Correlingua, galizieraren alde (2000 urtetik); Ar Redadeg, bretoieraren alde (2008tik);  Rith, Irlandako gaelikoaren alde (2010etik); Ras yr laith, galesaren alde (2014tik); Lefkantum, maputxeen mapuzugun hizkuntzaren alde (2017tik); eta La passem, okzitanieraren alde (2018tik).. Horrez gain, 2020an alsazieraren alde lehenengo aldiz antolatuko dute Sprochrenner lasterketa.

2. Nortzuk eraman zuten udal langileen izenean 20.Korrikako lekukoa?

Andraguneko Nagorek azken orduan ezin zuela, eta Ander Alvarez, Maite Euba eta Esteban Urainek eroan zuten lekukoa duela urte bi. Hementxe froga bisuala:

3. Korrikako zein abesti duzu gustukoen?

Erantzunetan, Denok Korrikara (19.Korrika),  Big Beñat (12.Korrika), Akelarreren Korrika (2.Korrika)  Gozategiren Euskal Herria Korrika (10.Korrika), eta Tapia eta Leturiaren Aide Korrika (8.Korrika). Negu Gorriaken ‘Kolore Bizia’ abestia ere aipatu duzue batzuk, baina hori ez da Korrikako abestia! 😉

4. Nor omenduko zenuke Korrikan?

Hauexek izan dira erantzunak:

– 70.hamarkadan euskara irakasten ibili ziren andereñoak (2 bozka)
– Euskara ikasi eta erabiltzen duten atzerritarrak
– 70.hamarkadako gurasoak, seme-alabak euskaraz ikasteko egin zuten ahaleginagatik
– Euskararen alde ahaleginak egin dituzten guztiak
– Euskaldunberriok
– Txillardegi

5. Proposatu 22.Korrikarako lelo bat!

Hauexek dira proposatu dituzuen leloak:
– Euskaraz abante bizian
– Gure mintza eguneroko ekintza
– Hizkuntza, gure bizimodua
– Euskaraz korrika bizian
– Beti izan Ahobizi!
– Korrikan urrun, euskaraz jardun
– Mintza!

AEK-koei helaraziko dizkiegu, inspirazio iturria izan zaitezkete-eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude