Berbaz aldizkaria: Durangoko gazteen sorkuntza lanak irakurgai

Urtean zehar patxadaz irakurtze asti barik ibiltzen gara, eta opor garaia horretarako aproposa izaten da: egin duzue osteratxoa bibliotekatik? edo liburu-dendaren bat bisitatu duzue? agian lankideei galdetuko zenioten ea zer irakurtzea gomendatzen dizueten…

Bada, gaurkoan literatura aldizkari berezi baten berri ematera gatoz: Berbaz Sorkuntza Aldizkaria da, Durangoko Sorginola gaztetxeko literatura zaleek sortutako aldizkaria. Bertan, Durango eta inguruetako gazteek idatzitako ipuinak, olerkiak, eta sorkuntzarekin lotura duten taldeei egindako elkarrizketak topatuko dituzue. Horrez gain, udaberrian egin duten literatura lehiaketako lanak ere badaude. Izan ere, 24 ordutan burutzeko erronka bota zuten Sorginolako Ateneoko lagunek: gaia (iparra) eta hitza (kea) eman zituzten, eta hortik abiatuta sorkuntza lanak egiteko deia egin zuten lehiaketan.

Hitz liburu-dendan eta Intxaurre elkartean dituzue eskuragai 32 orrialdeko liburuxkak, 2 euroren truke. Udan literatura freskoa (eta euskaraz!) irakurtzeko aukera ederra izan daiteke!

Sarean ere badago irakurgai!

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude