Aguraingo bizipenetatik, Euskaraldia zer den ikasiko dugu Durangon

Durangoko Euskaraldiko lan-taldeak hitzaldi berezia antolatu du ekainaren 19rako: Aguraingo Asier Lafuente etorriko da, bertan antolatu zuten ’75 ordu euskaraz’ ekimeneko bizipenak kontatzera. Izan ere, Euskaraldia sortu aurretik hainbat herritan egin dituzte euskara aktibatzeko ariketak, eta egitasmo horietan inspiratuta jaio da Euskal Herri osorako Euskaraldia.

Berbaldia, esan bezala, ekainaren 19an izango da, 19:00etan, Durangoko Udal Euskaltegiko Berbagunean. Hemen duzue gaurko Anboton Lafuenteri egindako elkarrizketa:

Aguraingo esperientziari buruz gehiago jakiteko, hementxe ’75 ordu euskaraz’ ekimeneko bloga.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*