Sortzaileak.eus sortu dute, euskal kulturako katalogoa

Euskal kulturgintzako ia 2.000 sortzaileren datuak batu dituzte Sortzaileak.eus datu-basean. Zazpi kultur esparru hartu dira kontuan: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika. Sortzaileen argazkiak, irudiak, datuak, eta estekak ipini dituzte kontsultagai.

Apurka-apurka sortzaileak gehitzen joatea da asmoa, eta gaur egungo kulturgintzan dabiltzan pertsonez gain, historian zehar izan diren sortzaileak ere katalogoan jartzea.

Kuxkuxeatu, kuxkuxeatu! Baietz jende ezagun ugari ikusi! http://www.sortzaileak.eus/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude