Haleema Sadia: euskara irakasle izan gura duen pakistandar gaztea

ETB 1eko Herri txiki, infernu handi saioan ezagutu dugu Haleema Sadia gaztea. Pakistanetik 8 urterekin etorri zen Euskal Herrira bizitzera, eta, gaur egun, euskaraz gaztelaniaz baino hobeto moldatzen da. 8 urtetik 13 urtera Azkoitian bizi izan zen eta han ikasi zuen euskara; gaur egun Agurainen bizi da, eta azaldu duenez, jende oso atsegina topatu du bertan. Lagunekin euskaraz gaztelaniaz baino hobeto moldatzen da, eta kontatu duenez, ahizparekin gurasoek ez ulertzeko euskara erabiltzen du. Euskara irakasle izan gurako luke, beren antzera kanpotik datorren jendeari euskara ikasten laguntzeko.

Bere testigantza entzuteko, hemen duzue 7 minutuko bideoa. Ikustea merezi du!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*