Aratusteak egunerokotasuna alaitzeko opari bihurtu dira euskara ikastaroan

Asteartero moduan, fin-fin hasi dute udaleko langile batzuek eguna euskaraz trebatzeko ikastaroan. Baina egun guztiak ez dira berdin, eta gaurkoan umore ukituaz amaitu dugu eskola, Maite irakasleak ekarri dizkigun mozorroak soinean.

Gaur dugu martitzen karnabala, baina Durangon larunbata izaten da inauteri edo aratusteetako egun handia. Gainera, 2000. urtetik, aspaldiko pertsonaia berezi batzuk irteten dira kalera inauterietako larunbatean: Surrandiak. Pertsonaia horiek Gerra Zibilaren aurretik ere irteten zirela dakigu. Sudur luzedun maskarak jantzita, beldurra ematen zuten pertsonaiak ziren surrandiak; kalean gora kalean behera joaten ziren, puxikarekin jendea jotzen, eta herritarrek Andra Mariko elizpean baino ezin zuten babes hartu, maskaradun pertsonaiak ezin baitziren bertara sartu. Bada, ohitura hori berreskuratu dute Durangoko Kriskitin dantza taldeak eta Jaizale txistulari elkarteak, eta, urtero, gero eta koadrila handiagoa irteten da Surrandien Konpartsarekin. Informazio gehiago, hemen.

Abestia ere badu surrandien jaiak. Hemen duzue entzungai, eta hauxe da abesti horren letra:

Inauteriak egunerokotasunetik irten eta gu ez garen zerbaitez janzteko egunak izaten dira. Neguari agur esan eta udaberria ospatzeko esanahaia ei dago atzean; gaurkoan, tarte baten bada ere, udaberriz jantzi gara lanari beste umore batez ekiteko. Egun ederra izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*