Durangoko kaleetan euskara zenbat erabiltzen den neurtu dute

Ehun elkarrizketetatik zenbat dira zuen ustez euskaraz Durangoko kaleetan? Soziolinguistika Klusterrak ikerketa egin du aurten; ekainean eta uztailean, hainbat egunez, egin dute kale neurketa, eta haren emaitzen berri asteazken honetan, abenduak 13, jakingo dugu.

Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurto izango da Plateruena Kafe Antzokian emaitzak eta ondorioak azaltzen. Datuon berri izan eta hausnarketan eta tertulian aritzeko egun egokia izan daiteke; aurkezpenaren ostean luntxa egongo da 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*