Mugagabea (5 minutuko ikastaroa)

Kontuan eduki hiru kasu hauetan behintzat mugagabea erabili behar dugula:

  1. Zenbakiekin eta ehunekoekin

Zenbakiekin normalean mugagabea erabiltzen da. Salbuespena: arinago aipatu dugun zerbait, ezaguna.

Adibidez:

  • Merkatariek bi formazio-saio laburrak egin dituzte -> bi formazio-saio labur
  • Bi asteburuan egingo da jaialdia -> bi asteburutan
  • Iaz antolatutako 5 azokak udaberrian egin ziren

 

Beraz, kontuz:

  • Denboraren Bankuak bi helburu orokorrak ditu -> Denboraren Bankuak bi helburu orokor ditu

 

2. ZER, ZEIN, ZENBAT… galdekariekin

  • Zinegotziak galdetu du zer pausoak eman diren gai honi buruz
  • Zinegotziak galdetu du zer pauso eman diren gai honi buruz

 

  • Hurrengo urratsak zeintzuk izango diren aipatu ditu
  • Hurrengo urratsak zeintzuk izango diren aipatu du

 

3. -RIK partitiboarekin

Tartean partitiboa (-RIK) dagoenean, mugagabea da eta aditza singularrean erabiltzen da:

  • Esan du Ezkurdi plazan ez daudela zakarrontzirik
  • Esan du Ezkurdi plazan ez dagoela zakarrontzirik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*