Euskararen aldeko politiketan eraginkorragoak izateko hitzarmena sinatu dute

Iruñean atzo, euskara sustatzeko hitzarmenaren sinadura. Ana Ollok (Nafarroako Gobernua), Bingen Zupiriak (Eusko Jaurlaritza) eta Mathieu Bergek (Euskararen Erakunde Publikoa) ordezkariek sinatu dute. (Argazkia: Iñigo Uriz – Argazkipress)

EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko erakundeek akordioa sinatu dute euskararen inguruko politiketan elkarlanean aritzeko. Hitzarmen horri esker, egitasmo hauek burutu gura dituzte, besteak beste:

  • Irakasleen eta ikasleen mugikortasuna sustatuko dira: Irakaskuntzan, Lapurdin, Nafarroa Beheran eta Zuberoan irakasle euskaldunak falta dira sare publikoan. Hori bideratzeko, hiru probintzietako hogei bat ikasle Hegoaldera etorriko dira irakasle ikasketak euskaraz egitera. Hegoaldeko beste hogei Bordeleko unibertsitatera joango dira, karrera amaitu eta frantsesa hobetzeko.
  • Hizkuntza-gaitasun mailak ebaluazteko probak eta sistemak prestatuko dituzte, eta hiru lurralde administratiboetan emandako tituluak baliagarriak izango dira hiru lurraldeetan.
  • Ikasleekin ere truketak egingo dituzte, euskararen erabilera bultzatzeko: hizkuntza egonaldiak eta udalekuak.
  • Hiru erakundeek euskararen inguruko sustapen programak koordinatuko dituzte eta ikerketa soziolinguistikoen barruan lortutako datuak bateratuko dituzte.
  • Europako finantzaketa lortzeko ere baliatuko dute elkarlana.

Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko eta EEPko ordezkariek azaldu dutenez, lana elkarrekin eginda “bikoiztasunak eta gastuak” gutxitu gura dituzte, eta euskaraen alde modu eraginkorrago baten jardun gura dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*