Hizkuntza eskubideen urraketen 1.616 dosier ireki ditu Behatokiak 2016an

Iaz Hizkuntz Eskubideen Behatokiak inoiz baino kexa gehiago jaso zituen. Bitartekari lana egiten du Behatokiak: hizkuntza eskubideen urraketen berri jaso, eta dagozkion erakunde edo enpresari bidaltzen dizkio, auzia konpondu dezan.

5etik 3, administrazio arloko kexak
Behatokiko arduradunek asteon eman dituzten 2016ko datuak, eta guztira 1.616 dosier zabaldu zituzten. Bost kexatik hiru administrazio publikoari lotutako kexak izan ziren; osasun arloan izan zen kexa gehien; polizian eta justizian, ondoren. Neurri baten, normala da kexak gehien bat arlo publikokoak izatea, administrazioaren betebeharra baita herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzea.

Akuilari aplikazioa
Iaz kexak igo izana 2015eko azaroan sortutako Akuilari aplikazioari esker izan dela azaldu dute Behatokikoek. Akuilari telefono mugikorren bidez Behatokira kexak helarazteko tresna erabilterraza da. Kexez gain, zorionak ere eman daitezke aplikazioaren bidez, eta azken idatziak ikusteko aukera ere badago.

Gehiago sakondu gura baduzue, hemen albistea Behatokia.eus-en.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*